-
-
1.186 m
384 m
0
18
35
70,63 km

Bisitak 1957, kokapena 8

Nondik gertu Iturrama, Navarra (España)

6.- IRUÑA – LIZARRA
Asfaltoz egiten dira lehendabiziko kilometroak Goñi herrira iritsi arte. Bada ordea xenda bide bat Asiain herritik Anotz herri ingurura arte joaten dena, non ez duen batere merezi Asiain herritik sartzea. Hobeto izango da, Egileor herritik sartzea.
Ondoren Goñitik pista ona izango badugu ere xenda estu batzutan sartzen da. Tramo txiki batzutan eskuetan hartu beharko dugu txirrindua, adarrak, harriak edo aldapa dela medio Andia mendikateko garbira iritsi arte.
Lizarraga portutik behera 6Km erraz joango gara baina, bereala hartuko dugu mendiko bide gogor bat 1120 metrotan dagoen lepo batera iritsi arte (behin baino gehiagotan jarri beharko dugu hanka lurrean, bide oso harritxua eta aldapa bait dauka). Abarzuza arte jeitxiera luzea eta erraza izango da eta gora bera batzuk geroago Lizarrara.

Iturriak:
- Goñi arte pasako ditugun herri guztietan.
- Lizarragako portuan.
-Abarzuza.

Taberna eta dendak: Iruña, Lizarragako portuan ostatua, Abarzuza, Lizarra.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau