-
-
1.010 m
428 m
0
20
40
79,83 km

Bisitak 816, kokapena 5

Nondik gertu Estella, Navarra (España)

7.- LIZARRA – URIZAHARRA (Peñacerrada)

Bi zatitan banatuko nuke ibilbide hau. Lehendabizikoan “Vasco-Navarro bide berdea” deritzonari jarraituko diogu 45 Km-tan, batere zailtasunik ez duena eta grabilla bide erosoetatik joango garena.
Eta bigarren zatian, Maeztu herritik aurrera Izki parke naturala zeharkatuko duguna, pistak eta lurrezko bideak izango dira nagusi eta goiko gainetan xenda estuak baina txirrindu gainean egiteko modukoak. Asfaltoz kilometro gutxi batzuk egin ondoren, Laño herrira iritsiko den xenda bat hartzerakoan trialera tramo bat izango dugu (250-300 metro ingurukoa), oinez egin beharrekoa. Errepidetik joan ezkero ekidin daiteke, baina bertako jendea bizi izandako koba batzuk ikusteko aukera galduko dugu. Laño herritik aurrera pista bide gogorra hasiko da, ondoren oinez joan beharko garena (Aldapa gogorra eta lur zoru txarragatik) hogei bat minutuko sufrikarioa izango da. Hortik haratago pista ona eta azken 3Km-ak errepidetik.

*(66-67Km inguruan Urarte herria pasa ondoren Laño herrirantz egin beharrean, Urizaharra aldera egiten duen ibilbideren bat ezagutu ezkero, hura hartu edo eta asfaltoz egin bertara arte. Lañotik aurrerako tramoa nahiko deserosoa baita).

Iturriak:
- Lizarra
- Antzin
- Acedo
- Antoñana
- Maeztu
- Apellaniz
- Markinez
- Laño
- Loza
- Urizaharra

Taberna edo dendak: Lizarra, Antzin, Acedo, Maeztu, Urizaharra (taberna bat eta okindegia).

1 comentario

  • argazkia SuriBiker

    SuriBiker 22-ene-2013

    Parece una ruta interesante para hacerla, es una lastima que no pueda leer los comentarios. Sin animo de ofender, pero ya que pones la ruta a disposicion del publico para compartir tus experiencias, seria mejor que lo hicieras en una lengua de mas facil acceso o con traduccion.
    Gracias por compartir tus rutas. Este año intentare hacer alguna de tus rutas.

Si quieres, puedes o esta ruta