-
-
870 m
462 m
0
14
28
56,94 km

Bisitak 1035, kokapena 6

Nondik gertu Urizaharra / Peñacerrada, País Vasco (España)

8.- URIZAHARRA – ANGOSTO (Villanañe)

Urizaharratik Berganzo arte eroso joango gera errepidetik baina hemen eskubira pista hartu eta gora egingo dugu, Portilla herrira jeisteko ondoren.
Gora-behera txiki batzuk pasatuz parzelaria bideetan barrena joango gera. Armiñon inguruan autopista azpitik zeharkatu eta pista zakar antzeko batzuetan barrena sartuko gera, oso aldapa gogorrekin.Txirrindua eskuetan hartu beharreko punturen bat izango da agian.
Ebro ibai inguruetara gerturatu arte gora behera askotxo egiten da (bide onak badira ere). Errepide nagusian joango gera kilometro batzuetan,(trafikoa). Baina behin Fontecha pasa eta gero, pista bide eroso batzuetan iritsiko gera Angostoko kanpin eta baselizara.

Iturriak: Ibilbide honetan, herrien arteko distantzia txikia denez, ez dugu arazorik izango urarekin.

Taberna eta dendak: Urarekin ez baina janarekin izango dugu arazorik, herri oso txikiak baitira eta askok ez dute taberna edo dendarik. Kontuan hartu zerbait badela hauetan: Urizaharra, Armiñon, Fontecha, Espejo, Villanañe eta Angostoko kanpina.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau