Denbora  3 ordu 14 minutu

Koordenatuak 1797

Fecha de subida 27 de octubre de 2013

Fecha de realización octubre 2013

-
-
796 m
143 m
0
5,3
11
21,11 km

Bisitak 1120, kokapena 7

Nondik gertu Ikaztegieta, País Vasco (España)

Ikaztegieta-Alegi-Marea-Intxurre-Urdaneta-Kutturru-Ikaztegieta

Ibilbide motza baina, oso malkartsua. Alegin "Txupitxuko" bidea artuko dugu, errekari jarraituz Langaurreko bidegurutzea pasa eta harizti artean Aldaba Txikitik datorren bidearekin elkartuko gara. Piñu arteko pista batean gora jarraitzen dugu Mareako zelaietara iritsi arte eta Albizturdik datorren bidearekin topatzean zementuzko aldapa gogor bat igo beharra dago Intxurreko antenara iritsi arte. Orain arteko bide guztia bizikletaren gainean egiteko modukoa da, baina, behin antena pasatakoan bizikleta eskuan artu eta malda ikaragarri bat gainditu beharra dago Intxurreko tontorrera iritsi aurretik.
Ikuspegiez gozatu ondoren, Santa Marinako errepideraino jaitsi behar dugu, Lopetegi baserria atzean utzita. Errepidera irtetean goruntz joan behar gara 1,5 kilometroz , Urdanetako bidegurutzera iritsi arte. Bide hau koateraino jaisten da, aldapa oso malkartsua da eta harriz beterik dago.Kontuz!!! Koateko bidegurutzera iristean Legorretara jaitsi zaitezke (errepidez) edo bestela Kutturruko atsedenlekuetatik barrena, Ikaztegietara jeitsi(zementuzko aldapa motz baina gogor bat igo eta jaitsi behar da). Atsedenlekura iristean beheruntz joan behar da Ikaztegietara iritsi arte.
Mareako zelaiak
Intxurre
Intxurre-Lopetegi baserria(Aldaba)-Santa Marina bidegurutzea
Urdaneta
Urdaneta baserria

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta