-
-
1.138 m
793 m
0
11
22
43,31 km

Bisitak 1936, kokapena 18

Nondik gertu Baquedano, Navarra (España)

Zaila bezala markatzen badugu Gurutzera igotzeko eta jaisteko txirrinda bultzatuz egin behar delako da, harrien artean eta basotik. Bestela gainontzeko ibilbidea errex egiten da.

Karreteraz kanpinera gerturatzen gara eta ezkerretarako pista hartzen dugu. Pixkanaka pista desagertzen doa eta basotik barrena bidexka jarraitzen dugu. Hesia pasata Urbasa atzean utzita Araban sartzen gara, Entzian.

Basotik aterata rasora azaltzen gara, Legaireko zelaietara. Kilometro gutxi batzuk pistatik egin ondoren eskubitara desbideratuko gara, Mendiluzeko kromletsaren ondotik pasako gara.

Gurutzerako aldapa gogorra da, eta txirrinda eskutan bultzatu beharko dugu azken tartea igo eta jaisteko. Gurutzetik Arabako lautada ederki ikusten da.Gurutzea pasa eta Ballo tontorra ere ondotik ondo ondotik pasako dugu.

Jaitsi eta bidea jarraituz Opakoako errepidera iristen gara. Ezkerratara kilometro batzuk egingo ditugu asfalto erosoan deskansatzen.

Harresia pasata Nafarroan sartzen gara berriro, LIMITACIONES mendietan. Kilometro gutxira bidegurutze batean ezkerretara egingo dugu. Hemen iturria daukagu.

Kilometro batzuk gehio basoan barrena egingo ditugu URBASAn berriz sartu arte, eta errepidea laster daukagu gaurko ibilbidea amaitzeko

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau