-
-
1.474 m
851 m
0
18
36
71,5 km

Bisitak 1708, kokapena 31

Nondik gertu Baquedano, Navarra (España)

Etapa luzea eta gogorra da, baina pixkat entrenatua bazaude egingo duzue. Ibilbidearen %99 txirrindan gainean egiteko modukoa

Urbasako errepidetik hasi dugu , eta kanpinean Otsoportillo - ko bidea hartu dugu eskubitara. Segituan ezkerrean utziko dugu bidea Lizarragara doan pista hartzeko.

Oraingoz bidea erreza da, pista zabala eta segituan iritsiko gara Lizarragako porturaino (tunela). Tabernan kafe azkar bat hartu eta bidoia betez aurrera egin dugu.

Lizarraga eta gero pista jarraitzen du, hasieran 500 metroko aldapa fuerte bat dago , baina hurrengo kilometroak lasai egiten dira bide onean eta aldapa suabean.

San Donatora iritsi aurreko 5 km-troak dira zailenak, pista desagertu egiten da, eta bide oso teknikoa daukagu, harriz josia, aldapa gogorrean.

Bueltakoan berriz egin dugu bide berdina Lizarragako porturaino. Hemendik aurrera, ordea, ezkerrera doan bide bat hartuko dugu. Pista segituan desagertzen da, basoan barneratzen gara, eta zailtasun askorik ez badu ere kontuz joan tarteka bidea desagertu egiten baita.

Azkenean Otsoportilloko pistarekin berriz bat egingo dugu. Azken aldapak igoko ditugu, eta Pilatoseko Balkoraino jaitsi gara. Hemendik berriz karreterarekin bat egingo dugu.

2 iritzi

  • argazkia uliabiker

    uliabiker 30-ago-2013

    Nahi izanez gero erosoena kotxea kanpinean utzi.

  • argazkia uliabiker

    uliabiker 30-ago-2013

    Behean bero, goian hotz. Motxilan arropa pixkat eramatea komenigarria goian ez hozteko. https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/urbasa-lizarraga-san-donato-5053324/photo-2598603

Nahi izanezkero edo ibilbide hau