-
-
812 m
61 m
0
8,9
18
35,42 km
Ikusita 2305 aldiz, jaitsita 58 aldiz
Nondik gertu: Iurre, País Vasco (España)
Ibilbide zirkularra: Tolosa-San Blas auzoa-Leaburu-Gaztelu-Berastegi-Gorosmendi mendi lepoa-Larre mendia-Belabieta mendia-Izaskun auzoa-Ibarra-Tolosa.
Tolosaldeko mendizale eta menditxirrundularien artean nahiko entzutetsu diren bi mendiguneetatik gauzatzen da ibilbide hau Elduarain erekaren arroari bira osoa emenez. Joatean Erroizpe-Uliko mendilerrotik pasatzen da. Etorreran berriz Uzturre-Ipuliñokoa Berastegitik Tolosaraino iristen dena. Bien artean Elduarain baliara sakona luzatzen da izen berbera duen errekari jarraituz.
Bide sarea oso haundia da eta edozein mailako ibilbide asko burutu ditzazke. Mendi hauetatik T3T Tolosako Mendi Maratoiaren zati haundia pasatzen da edo lau urtean behin Aralarko Adiskideak antolatzen duten XIV Orduko Ibiladia, Araxeseko itzulia eta abar. Aipatzeko modukoa da ere Tolosa BTT Zentroak inguru horietan prestatu dituen bide sarea.
Track honen ezaugarri nabarmenena pilatutako desnibela da. Luzera haundia ez du bainan tarteka aldapa gogorrak daude, hortzak iztutzera eramango gaituenak. Bi lekutan gutxienez txirrindua bultzaka eraman behar da ere Leaburutik Gaztelura bidean edo Ibingo langatik Belabietako kaxkora iristeko bidearen hasieran. Ez dira eramate luzeak eta nahiko eroso pasatzen dira. Mendi pista zabalak eta garbiak daude orokorrean, bidezidorrrak eta jetsiera trialera pare bat ere bai, Larre menditik Mugaga bidegurutzera jeisten dena bezela.
Inguru hauetan egiten diren ibilbideen artean alternatiba bat besterik ez da. Hori bai gutxieneko prestakuntza fisikoa eta ohitura eskatzen du txango honek. Bidean zehar baso ederrak daude baita panoramika zabalak ikusteko paradak ere. Menditxirriduan saio polita egiteko aukera paregabea.

1 iruzkina
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
mikelmin 06-jun-2019
Ibilbide hau egin dut Ikusi gehiago
Informazioa
Erraza jarraitzeko
Ingurunea
Ertaina
Tiene un par de puntos difíciles para mí que no soy experto y me he bajado de la bici; pero son tramos cortos.
Me ha gustado.