Denbora mugimenduan  2 ordu 26 minutu

Denbora  2 ordu 43 minutu

Koordenatuak 4603

Noiz igoa 28 de diciembre de 2018

Noiz egina diciembre 2018

-
-
1.155 m
545 m
0
8,0
16
32,16 km

Bisitak 24, kokapena 0

Nondik gertu Villanañe, País Vasco (España)

Villanañen dagoen Baronatarren Jauregi-dorretik aterako gara, eta pista errazetatik Nograroraino joango gara (bertako dorrea ikusteko aukera izango dugu). Hemendik aurrera bidea Artzenako mendialdean sartzen da eta igotzen doa, harizti eta pinu gorrien artetik, baina oso pista erosotik. Bukaeraldean pista erosoa utzi eta azken aldapa gogorrak igo beharko ditugu, orain pago artean, leporaino iristeko. Lepoan, Sobron eta Ebro bailara ikus daitezke, baina gu bide beretik bueltatuko gara hasieran, ondoren Batxikabo aldera jaitsiaz. Oso jaitsiera erosoa, luzea, erraza eta polita, oso harri gutxirekin.
Batxikabo herritik, pista batzuetatik eta 2. mailako errepideetatik Espejora eta hortik berriz Baronatarren jauregi-dorrera.
Ibilbide erraza, erosoa, lepora iritsi baino lehen momentu batean txirrindatik jaitsi beharko duguna, baina beste guztia txirrinda gainean egiteko modukoa.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau