-
-
917 m
6 m
0
16
33
65,88 km

Ikusita 101 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Arriaga, País Vasco (España)

Ibilbide hau aurrekoa baino laburragoa da, baina askoz ere zailagoa, bai teknika, bai sasoiaren aldetik. Hala ere, askoz politagoa. Beti bezala, errepideak hartu behar ditugunean, trafiko handikoak saihestuz.
Vitoria-Gasteizetik Muruara hurbilduko gara pista, bidezidor eta hirugarren mailako errepideetan zehar. Muruan Gorbeiako urtegietarantz abiatuko gara eta, behin pasatuz gero, Austerritza alderantz igoko gara eta bertan pagadi eder batean sartuko gara, gero apurka-apurka Ubidetik datorren pistaraino jaitsiz. Hor Arimekortako leporaino igotzen hasiko gara pistatik eta goian gaudela beheranzko bidea hartuko dugu (igoera eta jaitsiera asko dago, kontuz!). Gorbeia eta Itxina inguratzen ditugu harik eta Pagomakurrera doan bidea topatu arte. Apur bat jaitsiko gara eta gero Bikotxganerantz doan bidea hartuko dugu. Errepidera heltzen garenean eskuinera jaitsi Arteako Laureta auzoraino eta bertan pista bat hartuko dugu, Zeberioko Ermitabarri auzoraino eramango gaituena. Han errepidetik segituko dugu Ugao-Miraballeseraino, non ibaia inguratuko dugun lubetatik trafiko handiko errepidea saihestu aldera, nahiz eta gero Arrigorriagaraino heltzeko hartu behar. Arrigorriagan Venta Altarantz joango gara eta handik La Peñara jaitsi eta San Antoneko zubiraino segitu.
Ibilbidea eskuz marraztu behar izan dut, mobileko bateria agortu zitzaidalako, baina jakin ezazue 4o20’ tardatu genuela.

Esta ruta es más corta que la precedente, pero es bastante más exigente, tanto física como técnicamente, aunque mucho más bonita. Como siempre tratando de evitar las carreteras con mayor tráfico, cuando tenemos que tomarlas.
Desde Vitoria-Gasteiz nos vamos acercando a Murua entre pistas, senderos y carreteras de tercer orden. En Murua iniciamos ascensión hacia los embalses del Gorbeia y, una vez pasados, seguimos ascendiendo por pistas hasta el paraje de Austerritza donde nos adentramos en un hayedo precioso para bajar hasta la pista que viene desde Ubide. Desde ahí empezamos a subir por la pista hasta llegar al collado de Arimekorta donde comenzamos el descenso paulatino (hay muchas subidas y bajadas) y, rodeando el Gorbeia e Itxina, nos encaminamos poco a poco hacia la pista que sube a Pagomakurre, la descendemos un rato y tomamos una pista hacia el alto de Bikotxgane. Bajamos por la carretera hasta el barrio Laureta de Artea y giramos a la izquierda por una pista que nos conduce hasta el barrio Ermitabarri de Zeberio. Desde aquí seguimos por carretera hasta Ugao-Miraballes donde bordearemos el río por la escollera, así evitamos transitar por esa carretera con tanto tráfico durante un kilómetro. Llegados a Arrigorriaga subimos hacia Venta Alta y de ahí bajamos a La Peña y seguimos hasta el puente de San Antón.
He tenido que dibujar la ruta porque me quedé sin batería en el móvil, pero os indico que tardamos en hacerla 4h20’.

1 iruzkina

  • anderin 01-jun-2017

    Eres la ostia!!!!!!

Nahi izanez gero edo ibilbide hau