doibar

Denbora  2 egun ordu bat 5 minutu

Koordenatuak 4150

Fecha de subida 26 de agosto de 2017

Fecha de realización agosto 2017

-
-
413 m
49 m
0
13
26
51,12 km

Bisitak 605, kokapena 11

Nondik gertu Iñurritza, País Vasco (España)

Distantzia:51,5 Km Denbora 4:30 ordu eta desnibela 1520 metrokoa.
Zarauztik irten eta Zumaia aldera abiatzen gera Vista Alegre auzotik. Garate gainera iristean Mia aldera hartzen degu ezkerretara errepidetik eta kurba handi baten parean Abeta baserriruntz doan hormigoizko pista hartzen degu. Dena zuzen jarraituz ezkerretara doan kurba handi batean lurrezko bidexka hasten da. Aukera dago gorantz doan pista hartuz Zumaiara doan Donejakue biderekin topatzeko. Bidezka hortan badira 20-30 metroko tramoa lokatzen eta sasiz betea oinez joan beharrekoa.
Arteaga baserrira jeisteko aldapa handi samarra dago harri sueltoakin.
Artadira iristean Zumaia aldera hartzen dugu eta aldapan behekaldean Karakas agroturismora doan kruzea. Baserri parean eskubitara doan pista hartzen da eta igotzen hasten gara Azkizu aldera. Pare bat langa badira bidean eta bat ez da irekitzen gainera.
Azkizura iritsi aurretik eskubitara hartzen degu eukalipto basoa zeharkatu eta zarautz aldera hartuz. Garaten aldaketa bat sartzeagatik depositoaren ondoren langa hesia pasata (beste hesia bidean) pista batetik beheko errepidera jeitsi daiteke.
Zarauztik irtetean Kanpinerako bidea hartzen dugu eta bertatik Txurrukara jeisten gara (iritsi aurretik bidegurutzea dago mendiko pista hartzeko) Done Jakue bidea jarraituz. Orio zeharkatzen dugu eta Kanpinera iritsi aurretik Igeldora doan errepidea hartzen dugu Muniota baserriraino, inguru hortatik pista ateratzen da Kukuarri gailurreraino (357 m.) eramango gaituna. Bista zoragarriak daude bertatik.
Jeisterakoan erromatar bidea hartzea dago baina lehen 300 metroak bustia dagoenean arrsikutsu bihurtzen dira. Handik aurrerakoa ia denbora guzian gainean joateko modukoa da. Nahi ez duenak errepidetik bueltatu daiteke.
Txankan inguruan Kallaberro baserrian, Itxaspe aldera doan bidegurutzea daukagu eskubitara hartu behar da. Tramo batean aldapa handi samarra dago.
Itxaspera iristean ezkerratara Orioko hondartzara doan pista hartzen da. Orioko hondartzatik erreka inguratuz Txurrukaraino eta bertatik aukera dago Orioko dikea edo barra ikusteko, bista ederrak ditu eta amaitzeko zarauzko kanpinetik berriz zarautza.

Ver más external

Tramo zikina:sasia eta lokatza
Artadi
Ezkerreta
Ezkerreta
Getari
Mollarri igeldo jaizkibel
Zarauzko hondartza
Orio eta bidezidorra
Kukuharri
Eguraldi bustiarekin arriskutsu samar bihurtzen da 200-300 metroko tramoa
Oria eta getaria
Txurruka
Orioko dikea
Biotopoa eta zarauzko hondartza

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta