-
-
348 m
1 m
0
5,9
12
23,69 km

Ikusita 97 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Zarautz, País Vasco (España)

Lehenik eta behin ibilbide honi buruz esan behar dut, nahiz eta mendiko bizikletarekin egin izana, ederto egin daiteke errepideko bizikleta batekin, zeren ibilbide guztia asfaltozko bideetatik doalako. Baita ere, bizpahiru ordutan egin daitezkeela ibilbidea osotzen duten 24 kilometroak.

Hurrengo lerroetan deskribapen txiki bat egingo dut ibilbide honi buruz;

Zarautzeko trenbide geltokitik irtenda, N-634 errepidea hartzen dugu eta Zudugarai gainetik behin igarota, Orioraino heltzen gara. Jada Orioko alde zaharrean gaudelarik, San Nikolas elizatik gorantza abiatzen gara, aurrerago, AP-8 aren azpitik igaro ahal izateko eta Igeldorako bidea hartu ahal izateko.

Behin autopistaren ordainlekuaren parera helduta, Igeldorainoko igoera hasi egiten da 6 kilometrotan 300 metro desnibela igoaz.

Azkenik esan, hurrengo eta azkenengo 10 Kilometroetan, jaitsiera oso eroso eta polit batekin aurkituko garela helmugaratu baino lehen.
Bidegunea

BUKAERA (Donostiako trenbide geltokia)

Bidegunea

HASIERA (Zarautzeko trenbide geltokia)

Bidegunea

Igeldo

Bidegunea

Zudugarai gaina (90m)

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau