-
-
505 m
420 m
0
0,9
1,7
3,4 km

Bisitak 4, kokapena 0

Nondik gertu Otalurreta, País Vasco (España)

9,3 km luze dituen ibilibide atsegina. Zarateko benta ezagunetik abiatuz, Egiluze parajea zeharatu eta Ezkeltzu mendira igoko gara bertako elurzuloa bisitatuz. Beste aldetik jaitsita Usurbilekin muga egiten duen Ziortzako langaraino iritsiko gara. Han buelta hartu eta Egiluzera itzuliko gara Sagastizabal aldeko bidea hartuz. Handik Estenagako Txurro tontorra igoko dugu. Atzera itzulita, Aierolatik Altxurriaga baserriraino iritsiko gara. Handik zuzenean igoko gara abiapuntu genuen Zarateko bentaraino.
Waypoint

Ezkeltzuko Elurzuloa

1.8 km. Zizurkilgo punturik garaiena den Ezkeltzu mendiaren tontorrera (505 m) iritsi gara. Uda partea bada, han-hemenka dabilen ganadua ikusiko dugu. Tontorretik gertu elurzuloa azalduko zaigu, itxitura batez babestuta: garai batean Donostiaraino eramaten zuten handik ateratako izotza.
Waypoint

Ezkeltzuko sarobeko harria

2.0 km. Elurzulotik berehala ikus daiteke Ezkeltzuko sarobearen austerri edo ardatza izandakoa, lau puntu kardinalak grabatuta dituena. Ezkeltzu mendiaren ipar aldeko isuritik jaitsiz jarraituko dugu.
Waypoint

Iragorriko bidegurutzea

2.4 km. Ezkeltzu gainetik jaitsi gara eta Egiluzeko ukuilutik datorren bide negusiarekin bat egingo dugu. Udapartean Ezkeltzun egoten den ganadua biltzeko erabiltzen den egitura ikusiko dugu hemen. Guk eskuinera, iparraldera jarraituko dugu, aldapa handirik gabe.
Waypoint

Sanmillansarobeko harria

4.0 km. Nahi izanez gero, bidea utzi eta eskuin aldera jo daiteke puntu honetan. Beherago, gorosti handi baten ondoan, Sanmillansarobeko artarria edo harria ikus daiteke. Berriro gora egin beharko dugu, bidea hartu eta ibilbidea jarraitzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau