Denbora  4 ordu 11 minutu

Koordenatuak 865

Fecha de subida 4 de diciembre de 2017

Fecha de realización diciembre 2017

-
-
943 m
713 m
0
1,3
2,7
5,31 km

Bisitak 161, kokapena 2

Nondik gertu Beorburu, Navarra (España)

Elurte ederra izan dugu egun hauetan, aspaldiko ez bezala abenduko elurte eta fronte hotz honek Iruñerriko inguruak zuritu ditu. Hortaz aukera paregabea raketekin paseo bat emateko.

Elurte baten ondorengo eguna, beti paisai ederrak eskaintzen dizkigu, zuhaitzak elurrez estaliak eta ez soilik elurra lurrean topatzean, argazkigintza laket dugunontzako aukera paregabea da.



Iruñatik gertu dagoen Osakar herrira hurbiltzea erabaki izan dut. Bertatik Arriaundi, Urrutxaga eta Mintxegi mendiak bisitatzeko. Elur-hautsa topatu izan dut beraz raketak paratzea aukera egokia izan da. Hego aldeko magaletatik egin dut igoera eta azken fronte honek iparretik eta haize nahikorekin jo egin duenez elur geruza nahiko potoloa aurkitu dut.






Pistatik zuzen jarraitu eta topatuko dugun aurren bidegurutzea igaro.



Apur bat geroago Osinaga herrirantz doan pistarekin topatzean, eskuinera herriko goiko aldera abiatuko naiz.



Ikusgai dauden paisai elurtuak nonahi begiratuta ederrak benetan





Herriaren goiko aldean bidegurutze bat izango da, gaurkoan ezkerretik abiatzen den pista hartuko dut. Segituan Ate bat izango da, hau zeharkatu eta ur biltegi aldera gerturatuko naiz.




Pista honetatik goiko antenara iristerik da baina gaurkoan ere bertze bide bat ezagutzeko intentsioarekin nator.




GEHIAGO IRAKURTZEKO:
http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/arriaundi-urrutxaga-eta-mintxegi.html
Osakar herrian Elizaren azpian eta errepidea bukatzen den puntuan utziko dut kotxea.
Arriaundi edo San Gregorio mendia.
Pisten bidegurutzean, igoeran ezkerreko pistaren hasieran dagoen metalezko atea.
Jaitsieran zuzen jarraitu eta herrira bideratzen den pistak bertze metalezko atea du azienda gordetzeko.
Pista honek bidegurutze ezberdinak ditu. Bigarren hau zuzen, eskuineko pista segitu.
Aurreko pista edo bidea utzi eta zuzenean aldapatik igo hesia zeharkatu gabe.
Errepidetik baztertu pista honetatik
Pista batetara atera. Ezkerretik Osinagara doa, guk eskuinetik herriaren goiko aldera joango gara.
Herriko goiko aldean pisten bidegurutzea dugu. Oraingoan ezkerretik abiatzen dena hartuko dugu. Mendiko antenetaraino igotzen da.
Antenetara doan pista utzi eta ezkerretik beherantz zuzentzen den hau hartuko dugu.
Urrutxagatik jaitsi eta antenetatik gertu eta pistaren aldamenean dagoen borda edo aterpea.
Bidegurutzetik animalientzako borda honetara segituan iritsiko gara.
Basoan bideak bertze hesi batekin topo egiten du. Gainditzeko egitura bat sortua du.
Doneztebeko monasterioaren elizaren aurrien aldamenean bertze egitura bat topatuko dugu hesia gainditzeko.
Arriaundi eta Urrutxagako mendi-lepoan topatuko dugu
Basora sartu egiten gara puntu honetan
Mintxegi mendiko gailurra
Goi ertaroko monasterioaren aurriak. Egun eliza industua dago.
Osakar herria.
Urrutxaga mendia

4 iritzi

  • Fidel etxeberria 14-dic-2017

    Kaixo!
    Zorionak zure blogarengatik!
    Asteburu hontan raketak egiteko gogoekin gaude eta galdetu nahi nizun nola ikusten duzu bide hau, raketik inoiz ez duten egin kuadrilla batentzako, bidea erraz galdu daiteke? ez dugu zonaldea ezagutzen eta horregatik. Millesker aurretik eta zorionak argazkiengatik!

  • argazkia Mikel Oz

    Mikel Oz 15-dic-2017

    Esker mila zure zorionengatik.
    Bidea ez du galerarik. Laburra izanik mendiak elkar ikusterik daude eta.
    Ez dakidana da elurrik izango ote den. Kontutuan izan altuera ez direla soberan garaiak. Elurte ederra izan behar da raketekin egin ahal izateko, gutxitan aurkitzerik dago egun horretan topatu nuen bezala, horregatik xarma berezia izan zuen.

  • Fidel etxeberria 15-dic-2017

    Millesker! ba bai, hor dago koxka! astebururako elurra ematen dute 800 metrotan baina ez dakit,...Iradokizunik?
    beste leku erraz eta elurrez betea?

  • argazkia Mikel Oz

    Mikel Oz 15-dic-2017

    Ikusi baduzu bertze ibilbide hau ere raketekin egiteko modukoa da, eta laburtu dezakezue
    https://eu.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=21424412 Aurreko baina bortz egun geroago egindakoa da.
    Baina bart Izaga mendian izan nintzen 1351 metrotakoa eta ez zen bat ere elurrik gelditzen.

Si quieres, puedes o esta ruta