-
-
2.642 m
1.489 m
0
2,9
5,8
11,69 km

Bisitak 145, kokapena 1

Nondik gertu Canfranc, Aragón (España)

Aspe tontorrera igoera neguan.

Aisa araneko goiko aldera igotzen den errepidea hartu, aparkaleku eta hesia dauden punturaino (posible da elurra dela eta autoa beherago utzi behar izatea).

Saleraseko aterperaino (garbia eta txukuna, baina oso soila) pista jarraituaz iritsiko zara. Aspeko mendirantz hurbiltzeko erreka pasa beharra dago, neguan zaila izan daitekeelarik. Track-ean bi aukera daude: goranzkoan aurkitutako pasabidea zuzenagoa da, baina bustitzeko errazagoa. Beheranzkoan bilatu genuena pasabide erraza da, baina ibilbidea zerbait luzatzea eskatzen du.

Jarraian, larre eta pinu artean garaiera irabazten joan, "enbutua" izeneko gunera iritsi arte. Bi pareta artean igotzen den malda pikoa da (kranpoiak janztea gomendagarria, bereziki elur gogorra edo izotza egotekotan). Enbutua pasata, malda gogor batzuk eta jarraian gune karstikoa. Adi! Elurrarekin zulo batzuk estaliak geratzen dira. Track-a igarotzen den puntuetatik oso gertu, eta bidean dauden harrizko itu batzuen inguruan zulo arriskutsuak daude. Pausuak tentuz eman gune honetan (bi waypointen arteko gunea). "Garganta de Aspe"-ko lepora iristeko aldapa berriz gogortzen da.

Bukatzeko, tontorra irabazteko malda luze eta piko bat igo. Aspeko "bretxa" pasa, eta azken arista gainditu beharko dugu (neguan izoztua dago gehienetan). Eskuak edo pioleta erabiltzea beharrezkoa izan daiteke aristaren lehen 2-3 metrotan. Gero, tentuz baina erraz iritsiko gara tontorrera.

Itzulera etorritako bidetik.

Laburbilduz, kontuan hartzeko guneak:

-Enbutua, malda handiak, kontuz elurraren egoerarekin.
-Ingurune karstikoa, ADI ZULOEKIN.
-Lepora eta bretxa inguruan, elur plakak zaindu.
  • argazkia Saleras Aterpea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta