Jaitsi

Distantzia

7,15 km

Desnibel positiboa

495 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

495 m

Gehieneko garaiera

840 m

Trailrank

33

Gutxieneko garaiera

253 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

84

Noiz igoa

3 de diciembre de 2017

Noiz egina

diciembre 2017

Zuzeneko jarraipena

Elkarbanatu zure kokapena lagunekin eta maitatuekin jarduera batean zehar.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Zuzeneko jarraipena Zuzeneko jarraipena
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
840 m
253 m
7,15 km

Ikusita 508 aldiz, jaitsita 9 aldiz

Nondik gertu: Arditurri, País Vasco (España)

Aritxulegiko tunelaren ondoan dagoen Arritxulo aterpetik abiatuko gara eta tunelaren gain aldean dagoen atseden lekura igoko gara pista zabalean zehar. GR-121aren seinale zuri eta gorriak jarraituz malda bizian igotzen hasiko gara. Bide honetan, Oiartzun eta Lesaka bereizten dituen 15 mugarriek izen propioa dute: San Bartolome, San Matias, San Filipe, San Juan, San Juda, San Simon… Illarratzutxiki inguruan, San Juan mugarria pasa eta gero, bide balizatua utzi eta aurrez aurre dugun malda gogorrari aurre egingo diogu Errengako tontorrera heltzeko, aurrez San Juda eta San Simon mugarrien ondotik pasa eta gero. Alanbrezko hesiaren ondotik altuera galdu eta erraz iritsiko gara izen bera duen mairu-baratza multzoaren ondora. Zortzi mairu-baratzez osatutako multzoa Nafarroako lurretan dago kokatuta. Handiena harrespil tumular bat da, 8 metroko diametrokoa eta 0.25 metroko altuerakoa. Lurretik azaleratzen diren 40 lekukok osatzen dute; horien artean 22 nabarmentzen dira, 0.35 eta 0.15 metro arteko altuerarekin. Beste bi ere badira 20 lekukotik gora dituztenak. Lekuko ugari altxatzen dira lurretik 30 cm-tik gora; batzuek, gainera, metro erdia gainditzen dute eta, bakarren batek, baita metroa ere.
Ingurune megalitikoa bisitatu eta gero, Mairubaratza izeneko leporaino jaitsiko gara GR-121aren seinale zurigorriekin bat eginez. Azken maldak Hirumugarrieta edo Harritxulangaña izenez ezaguna den inguruan utziko gaitu. Hamar mairu-baratz eta bi tumulu dituen multzoa aurkituko dugu, Oiartzun, Goizueta eta Lesakako udal-barrutiek bat egiten duten tokian. Bertan oso berezia den mugarria, makulua eta gurutzea landuak dituen Orreagako aintzinako mugarria hain zuzen. Egun, inguru hauetan hainbat lekutan aurki daitezke, garai batean lur hauen jabegoa noren eskuetan zegoen adierazle dira. Monumentu megalitikoak eta mugarria atzean utziz, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak mugatzen duen hesia igaro eta laster helduko gara Bianditzeko gailurrera. Mendi hau, Oiartzun ibaiaren bailaran dagoen tontorrik altuena baita, Aiako Harriko tontorrak baino metro batzuk gehiago ditu. Gaina soila du eta muga egiten du Artikutzako lurrekin.
Bidegunea

Arritxulo aterpea

Bidegunea

Errenga

  • argazkia Errenga
Errenga
Bidegunea

Errengako mairubaratzak

  • argazkia Errengako mairubaratzak
Errengako mairubaratzak
Bidegunea

Harritxulangaña

  • argazkia Harritxulangaña
Harritxulangaña
Bidegunea

Bianditz

  • argazkia Bianditz
Bianditz
Bidegunea

Arritxulo aterpea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau