Denbora  9 ordu 8 minutu

Koordenatuak 2091

Fecha de subida 9 de marzo de 2018

Fecha de realización febrero 2018

-
-
2.207 m
1.311 m
0
4,2
8,3
16,61 km

Bisitak 324, kokapena 12

Nondik gertu Zuriza, Aragón (España)

Gaurko txangoan Larrako eremu berezi baterako bisita proposatzen dizuet. Gainera Nafarroako 2.000 metrotik gorako gailur ezezagunera gerturatuko garelarik.

Linzako aterpetik abiaturik Larrako ataka edo mendatera hurbilduko naiz, bertatik Linzolako eguterako korridoretik Ukerdi mendiko mendi-lepora iristeko.

Txangoa raketekin burutu izan dut, hortaz igoerak eta jaitsierak maiz zuzenean burutu ditut, beraz elurrik gabe burutzen baduzue kontutan izan beharko duzue tracka jarraitzean.

Goizean goiz ibiltzen hasi naiz, elurra hormaturik harrapatzeko baina hegoa aldera ematen duten magaletan elurra metaturik zegoen eta hauts elurra topatu dudanez, ustez baino gehiago kostatu izan zait, bai denbora aldetik, baita ahalegin eta erabilitako indarrei erreparatuz.



Egunak argitu aurretik martxan jarri naiz. Linzako aterpeko aparkalekua beterik zegoen eta beraz errepidetik beherat egin behar izan dut kotxerako tartetxo bat aurkitu arte.





Gerora ikusiko dudan moduan, mendiko eskiaren proba bat ospatzen zen eta hori dela eta kotxe pila elkartu dira. Gainera ibilbidean zehar eskiatzaileentzako ikurtxo edo banderatxo aunitz topatuko ditut.

Linzako aterpera gerturatu eta bere gibelean dagoen zubitxotik pasatzean raketak paratuko ditut.



Errekaren bertze aldean zutoin bat dago, mendi ibilbide ezberdinak markatu egiten dituenak.



Eguna argitzen hasia da beraz eguzkia oraindik ortzian ikusten ez bada, nahikoa da frontala gordetzeko. Aurreneko aldapei aurre egingo diet. Sobrante de Linza du izena mendi magala honek.

Gorat egitean Sobarcal eta Atxeritoko aldeak bere edertasunean ageriko dira.







Nire gibelean dauden mendietan aldiz, eguzki aurren izpiek tontorrak koloreztatu egiten dituzte, Horien artean hanpatzekoa Ezkaurreko gailur nagusiarena. Haitzak eta mendiaren artean sortu egiten diren argi gerizpeak gailur honen benetako tankera erakusten dute. Aurreko ibilbide batean Hego aldetik egindako txangoan bertze isurialdea ezagutzeko beta izan nuelarik, baita bere iboia ere (Bertan duzue esteka).







Txamantxoiaren tontorrean ere eguneko aurren eguzki izpiek argitu berria dute.



Gorago jarraitu eta Linzako sobranteak, harantxo txiki bat osatzen du. Bertan izen bereko trikuharria dago baina gaurkoan elurrak estali egiten du dena. Errekatxoa guztiz hormaturik ez dagoenez egitura bereziak sortzen ditu.











Aurrerago jarraitu eta Lapaquiza de Linzolaren gailurra ere argiztatzen hasiko da. Baina eguzkia Sobarcal eta Atxerito aldetik ateratzear dago eta egunsentiak mementu xarmagarria eskaintzera datorkit. Hori dela eta argazkia prestatu eta honetaz goxatzeko prestatu egiten naiz.























 Momentu ezberdinak eta gune ezberdinetik ateratako argazkiak dira.

Baina eguna argitzearen ikuskizuna nahikoa ez balitz, naturak bertze bitxikeri bat eskainiko dit. Erreparatu ondorengo argazkiak. Hasiera batean neronek ere ez nuen erreparatu ere egin eta.



Aurrerago jarraitu eta nire aurretik sarrio familia bat gurutzatu egiten da. Inork ez dagoenez, isiltasuna nagusi denez, patxadaz aldapa gorat egiten dute eta rato luze batez nire bista eta objetiboaren aurrean dauzkat, argazki eder batzuk ateratzeko beta eskainiko dizkidatelarik. Hona hemen horietako gutxi batzuk.



































Honengatik bakarrik bada ere, goizen goiz jaikitzeak merezi izan du.

Linzako mendi lepoa aldera jarraituko dut.







Eta Sobarcal eta Atxerito aldetik eguzkia ortzian gora egiten du.

GRak bertze mendi lepo batetara eramaten nau, eta zati batez oraindik gerizpean ibili beharko dut.



Baina behin mendi lepora iristean, eguzkiak Larra osoa argiturik du eta bertatik Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia eta budogia gehi lapiaz osoaren ikuspegi ederrak izango ditu, Solanara jaitsi aurretik.



 Petretxemaren gailurra.







 Hiru Erregeen Mahaia eta La Table



 Mendi Lepoan dagoen zutoina



Solana aldera hurbiltzean, izenari bat eginik eguzkia berriz ere lagun izango dut. Tenperatura zerotik azpiko zenbait gradutakoa izanik, egia da estimatu egiten dela.


GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/03/linzatik-ukerdiko-lepora.html
Lapakizako mendi-lepotik gertu, GR-aren bideko mendi-lepoa garaitu eta beherako bidea hasterakoan ezkerretara jo behar dugu Solana aldera jaisteko.
Sobrante de Linzako harantxora iristean errekatxo bat topatuko dugu . Petretxemako kubilarraren iturritik dariona eta bertzea adar bat Linzako magaletatik. Harantxo txiki honi berezitasuna emanik.
Linzako aterpeak badu aparkaleku bat baina gaurkoan beteta zegoenez errepidean beherat aparkatu behar izan dut. Bertaik hasi da gaurko txangoa
La Solanatik desbideratu beharra dugu Larrako atakako haranera iristeko. Lapakiza, Budogia eta Ukerdi mendien magalen arteko haran ederra.
Linzako aterpea. Urte osoan zehar zabalik dagoena eta ibilbide askoren abiapuntua.
Linzako magalak gainditzeko zeharkatu beharko dugun mendi-lepoa. Ez da Linzako lepoa, hau ezkerrerago gelditzen bai da. Baina GR-a bertatik igarotzen da aldapa gutxiagoren bitartez iristerik dugulako.
Solana harantxo bat da Larraren barneko aldekoa. Hiru Erregeen Mahaira eta bertze gailu batzuetarako bidea. Lapiaz ederra eta paisai karstikoaren eredu berezia.
Ukerdi mendiko lepora iristeko Linzolako korridorea edo magaletik ibili behar dugu. Ukerdiko erreserba-integralean kokaturik, lapiaza eta paisai kartikoaren eredu ederra. Pinu beltza ugari aurkituko ditugu bertan.
Portillo de Larrako haranean trikuharri bat baino gehiago kokatzen dira. Gaurkoan soilik honen kokaera somatu daiteke elurraren azpian.
Ukerdi eta Budogia mendien arteako lepoa. Bertatik Ukerdi mendiko gailurrera gutxi dago. Mendi lepo honen berezitasuna, Larrako eta Ukerdiko erreserbaren ikuspegi ederraz gain, Hiru Erregeen Mahaiko tontorraren hirukiaren ikuspegia da. Normalean oso gutxitan agertzen da jendea honat, beraz bertako ikuspegiak akaso Larrako ezezagunetarikoak dira.
Linzako aterpearen gibelean errekatxoa zeharkatu beharra dago magaletik aldapak igotzen hasteko.
Ibilbidearen hasieran, erreka zeharkatu eta gero topatuko dugun zutoina. Aldapak bertan hasten dira.
Linzako aldapak gorat eta Sobrante de Linzakora iritsi baina apurtxo bat lehenago dagoen zutoina da.
La Solanan dagoen zutoina da. Puntu berezia da bertatik bide nagusiak desbideratu egiten bai dira. Gaurkoan ezkerretik Portillo de Larra aldera jaitsi beharko dudalako. Bertan trikuharri bat ere bada

2 iritzi

  • argazkia Patxi Lusarreta

    Patxi Lusarreta 13-mar-2018

    Zorionak , nos has hecho disfrutar con tus geniales fotos.-

  • argazkia Mikel Oz

    Mikel Oz 13-mar-2018

    Muchas gracias.
    Esa es la intención, compartir con quien quiera visitarlas, esos momentos tan especiales de los que yo disfruto en el monte.

Si quieres, puedes o esta ruta