Denbora  4 ordu 52 minutu

Koordenatuak 1359

Fecha de subida 10 de enero de 2018

Fecha de realización enero 2018

-
-
1.148 m
894 m
0
2,8
5,7
11,4 km

Bisitak 123, kokapena 6

Nondik gertu Munárriz, Navarra (España)

Munarriz herritik abiatuko naiz gaurkoan, raketekin ibilbide zirkular bat burutzeko.

Azken egunetako elurtea handia izan da baina haizeak gogor jo egin du eta leku batzuetan asko metatu den bitartean, bertze batzuetan gutxi topatu izan dut. Elimendiko tontorrean adibidez elurrik ez zegoen.



Ibilbidea eta altimetria







Goizena goiz abiatu naiz Munarriz herritik. Herriaren hasieran dagoen aparkatzeko leku batean utzi izan dut kotxea, egia da dena hormaturik dagoela eta ez naiz ausartu herrian sartzen ere, are gehiago, raketak paratu izan ditut kotxean bertan eta zenbait karriketan zegoen izotz gardenaren gainetik ibiltzeko beharrezkoak izan dira. Ipar eskiak ere ekarriak nituen baina elurra hormaturik zegoenez kotxean uztea erabaki dut.



Herritik barna aurreneko iturri iritsi eta bertako aska horma geruza potoloa zuen, makilarekin inolaz ere zulatzerik izan ez dudana. Egunsentiko tenperatura zero azpitik 7 gradukoa izanik pentsa zer nolako geruza zegoen.


Elizatik gertu igaro eta bigarren iturri eta askaraino iritsi naiz.





Bertatik, ezker aldetik abiatzen den pista hartu beharko dut.



Pista honek Elimendi eta Zoilogaina artean dagoen mendi-lepora eramango nau. Bidean zenbait gurutzebide ditu, eta gaurkoan markatu izan ditut ibilbidean, pista elurtua dagoenez ez bai da horren ongi nabarmentzen bertze pistetatik.









Paisai ederrak eta zenbait guneetan haizeak metaturiko elurrak egitura bereziak sortu egiten ditu.



 Elimendi eta Zoilogaina arteko mendi-lepoa ikusgai




GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2018/01/munarriz-elimendi-artesa-zoilogaina.html
Aurreko atetik gertu topatuko dugun bigarren atea. Ertsi igaro eta gero.
Elimendirako pistan topatu eta zeharkatu beharreko aurreneko metalezko atea. Gogoratu beti ertsi behar direla azienda herrirat ez jaisteko.
El Pelotoneko borden aurrietatik datorren pistarekin topo egingo dugunetik oso gertu dagoen atea. Ertsi igaro eta gero.
Pista beherat egitean eta herritik nahiko gertu topatuko dugun atea.
Munarriz herritik gertu eraiki duten baltsa txikia. Gaurkoan hormaturik aurkitu dudana.
Bertan trikuharria bat dago eta pisten bidegurutzea. Tontortxo batetatik gertu dago.
Elimendi edo Artesa mendia. Bere tontorra Artesa baten itxura duelako horrela ezagutu egiten dute aldameneko herrietako biztanleak.
Munarriz herriko parrokia San Martin adbokazioa du. Ataria bisitatzea gomendagarria da. Jatorri erromanikoko eliza bazen ere, gaurko eraikina Gotiko garaikoa dugu. Atarian ginbel historiatuak ditu.
Herritik ateratzeko bidegurutze honetan ezkerretik abiatzen den pista jarraitu behar da.
Pista nagusia ezkerretik jarraitu
Eskuineko pista jarraitu
Elurrak pista estaltzen du baina pista nagusia jarraitzea ez du galerarik. Puntu honetan ezkerretik bertze pista bat ateratzen da.
Pista bidegurutzea. Guk nagusienetik zuzen jarraitu
Eskuin aldetik pista nagusitik segi
Elimendi aldeko magaletara zuzen bideratu
Mendi-lepora iristen den pista zeharkatu eta zuzen ekin Zoilogainako aldapari, hesitik gertu.
Zoilogainan hesi bat topatuko dugu, apur bat ezkerrera egin eta hesia zeharkatzeko atetxo bat aurkituko dugu.
Munarriz herriaren sarreran kotxea uztea erabaki izan dut hormaz beterik zeudelako karrikak. Dena dela herriaren barneko aldean ere aparkatzeko lekua bada.
Herrian eta bidegurutzetik gertu dugun bigarren iturri eta aska.
Munarriz herrian topatuko dugun aurreneko iturri eta aska.
Pistarekin topatzean eta jaisten hasi aurretik dagoen korta txikia.
Trikuharria dago tontor honetan baina ez dut ikusterik izan. Tontortxo bat da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta