-
-
448 m
4 m
0
3,1
6,2
12,36 km

Bisitak 1009, kokapena 0

Nondik gertu Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabalgo Zubialde auzotik abiatuta aldapan gora Saiatz auzora abiatuko gara. Bertan dagoen ur-depositoaren ondotik pasatuta, Indamendi mendira igoko dugu, beti aldapan gora eginaz. Gailurretik ikusmira izugarriak; Zumaia, Zarautz, Aiako Harriak, Larun... eta beste asko. Mokadutxo bat jan ondoren, ondo markatutako bidetik Urdaneta Aiako auzora abiatuko gara eta bertan dagoen Indate baserriaren ondotik asfaltatutako baserri bide bat hartuko dugu. Geroxeago mendibidean zehar Elkano auzora helduko gara. Bertan bazkaria jan eta Mia (Meagas) auzorako bidea hartuta, kilometro bat egin ondoren errebuelta batean dagoen bidegurutze batean maldan behera hartuko dugu (GR seinaleak jarraitu). Inolako arazorik gabe Zarautzera helduko gara, anbulategian ondoan. Guk 5 eta 8 urteko gaztetxo pare batekin egin dugu, ez du inolako zailtasun teknikorik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau