-
-
1.075 m
-7 m
0
6,0
12
24,02 km

Ikusita 916 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Errekaballara, País Vasco (España)

Txangoa Errezil eta Bidania-Goiatz artean dagoen Iturburu gainean hasiko dugu. Bertatik GR-35 Ibilbide Luzearen markak jarraituko ditugu. Horiek segiz gero Zelatunera laister batean helduko ginake, baina desbideratu egingo gara eta aldapatxo bat igo eta gero pista batera helduko gara. Hau jarraituz lepo batera helduko gara, Aizpel menditik hurbil. Hau igo eta gero Ernioruntz abiatuko gara eta laister batean helduko gara bertara. Erniotik Zelatunera ohiko bidea jarraitu beharrean, gure track honek kanaletik jaitsiera zuzena egitera eramango zaitu. EZ DA GOMENDAGARRIA lurra bustita egoteko arriskua badago, mendian ibiltzen ohituta ez dauden pertsonentzako edota umeekin egiteko; arriskutsua izan daiteke. Hobe da ohiko bidea jarraitzea Zelatuneraino.
Bertan indarrak hartu ondoren berriz ere GR-35 ibilbide luzearen markak jarraituko ditugu, jada bukaeraraino.
Iturriotz igaro ondoren, Altzuruzelai bidegurutzera abiatuko gara eta hemendik aldapa gogorra igoz Atxurigainera helduko gara. Markak jarraituz (kontuz bideak beste leku batera garamatza eta), Erniotxiki begiratokia pasako dugu (gurutzez josita dago). Hemendik aldapa behera (batzutan irristagarri, kontuz), Aiaraino helduko gara ondo markatutako bidezidorretik.
Aia atzean utzita, hasieran asfaltozkoa eta gero mendi-bide bihurtzen den bidetik maldan behera abiatuko gara GR-35 markak jarraituta. Sakanean Agorregiko Burdinola ikusiko dugu eta aldapa gora Iturrarango parke botanikoa ikusteko aukera izango dugu. Hemendik Lukun izeneko aisialdi eta picnic gunera helduko gaituen bidexka bat hartuko dugu eta errepidea beste 500 metro jarraitu ondoren, Landarbide landetxean ezkerrera desbideratuko gara. Lurrezko eta gero porlanezkoa izango den bidea jarraituko dugu km bat eta eskuinera mendi bide batetik sartuko gara. Hemendik jarraituz Zarautzera helduko gara, Asti futbol zelaiaren ondoan. Hemendik bidegorria jarraituz suhiltzaileen errotondara helduko gara eta bertatik San Pelaio ermitara. Hau da txango honen bukaera. Hurbil daude tren geltokia edo eta autobusen geltokia, Donostiara zein Azpeitia edo Zumaiara (irten N634 errepidera) edo Bilbora ere bai (suhiltzaileen errotondan, baina aurrez abisatu egin behar da, autobusa autopistatik irten dadin).
Txango polita eta ia zailtasunik gabekoa (ertaina jarriko diot batez ere Erniotik Zelatunerako jaitsieragatik, edo Erniotxiki inguruan irristagarri dagoelako eta kontuz zapaldu behar delako).

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau