Denbora  8 ordu 54 minutu

Koordenatuak 2640

Noiz igoa 13 de marzo de 2017

Noiz egina marzo 2017

-
-
1.423 m
816 m
0
5,2
10
20,87 km

Bisitak 1287, kokapena 10

Nondik gertu Errazkin, Navarra (España)

Baraibar herriko antenatik abiaturik Aralarreko mendi zerraren hainbat gailur bisitatuz.
Hirumugarrieta, Beldarri, Azpillaga, Kurutzeaga, Mendiaundi, Altziar, Ttutturre, Alborta, Uarrain, Arriolatz eta Gaztelu.
20,7 km eta 1550 metroko igoera eta bertze horrenbertze jaitsiera.
Berriz ere Baraibarreko antenetara gerturatu gara Maioetako falta zaizkigun mendiak edo gailurrak bisitatzeko. Neguan izan arren aste honetako eguraldiak elur guztia urtu egin du. Soilik sakonume batzuetan ikusgai gelditzen dira orbana zuriak, paisai berdeari keinuak eginik.



Goiz abiatu gara kotxetik eta eguraldiaren aldaketaren aurreikuspena kontutan izanik, Hirumugarrietara zuzenean jotzea erabaki egiten dugu.




Aparkalekutik Gaztelu mendia.
Pistatik behera egiten dugu bihurgune handi batetara iritsi arte, bertan, eskuinetik basoan barneratzen den bide edo pista zahar batetara.





















Bide honetatik gora eginik Pista nagusi batekin topo egin arte. Bertan Iturri bat topatuko dugu eta aldameneko trokatik jaisten den errekatxoa, udan ere ura eramaten du hasierako zatian. Bitxia da eta udan benetan estimatzeko modukoa. Kontutan izanik Aralarreko harritza gehiena kareharria dela eta honek sortu egiten dituen paisai karstikoko dolina, polje eta abarrekin berezia benetan.








Aska honetan iturri bat ipini izan dute.
Pista eskuinetik harturik goiko haran batetara bideratzen gaitu. Bertan zenbait borda topatuko ditugu eta oso nabaria den Beloki mendirantz igotzen den pista.




Ttutturre mendia.
Goiko lepotik Aralarreko zelai garaiak ikusgai ditugu. Horietatik kilometro batzuk ibili beharko ditugu.

Unagako putsua dugu bide erdi partean. Aralarreko bertze gune berezia. Bere gibelean errekatxo bat zigi zaga aurrera doa Dolina batean desagertu arte.













Apur bat aurrerago eta pistaren eskuin aldean Garraztita trikuharria dugu.1917. urtean industua bertan oreinen adar batzuetan grabatuak topatu zituzten, gizakien hotz aginak eta abar.









Bidea jarraituz eta oraingoan ezkerretik apur bat baztertuz, Obioneta Hego eta Ipar trikuharriak topatuko ditugu. Hegoaldekoa, hobeto iritsi zaiguna 1917. urtean ere industu zuten Barandiaran, Eguren eta Aranzadik. Bertan Zeramika beltzeko ontzi bat topatu zuten eta Kuprezko lantza baten punta eta gezietako bertze bi, buru hezur hautsiak eta suharrizko laban bat eta tresneri anitza.




 Ipar Obioneta.



 Hego Obioneta




Pistatik jarraituz lepo batetara iritsiko gara eta bertan zutoin batek helbide ezberdinak erakusten dizkigu.







Norantza eskuinera harturik Hirumugarrietarantz abiatuko gara. Ordu erdi pasatxo. Baina handik gutxira Trikuarri trikuharria ikusgai izango dugu.









Gailurretik gertu bertze bide gututze bat izango dugu. Bertatik gailurrera 6 minutu inguru.









Gure gaurko lehen gailurrera iritsiko gara. Eguraldiaren aldaketa iragartzen da, paisaia ez bai da garbiegi ikusten.



Gehiago irakurri: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/03/aralarreko-hamaika-gailur.html
Pista estutu egiten den zatian hesia gainditu beharra.
Hurrengo tontorra. Ttutturre baino baxuagoa.
Bertze gailur zabala, zati batean, basoa ia goraino iritsi egiten da.
Gaurko azken aurreko gailurra. Aurrekoak baino altuera urriagokoa eta basoa bertaraino iritsi egitenda. Paisai karstikoa nabarmena da eta lapizak bertatik ibiltzeak zailendu egiten du.
Hirugarren gailurra. Aurrekoaren jarraipena. Txikia eta arista eta horma galantak erakusten dituena.
Gaurko bigarren gailurra
Apur bat baztertua dagoen gailurra eta horri esker ikuspegi ederrak eskaintzen diguna. Gailurra estua du.
Trikuharria. 1917. urtean industua bertan oreinen adar batzuetan grabatuak topatu zituzten, gizakien hotz aginak eta abar
Paisai karstiko laberintiko baten gailurtxoa. Basoaz inguraturik eta benetan bertatik ibiltzea zaila suertatu egiten dela. Hala ere bere xarma badu.
Maioetako gailur garaiena
Aralarren topatuko dugun iturrietariko bat.Urte osoan zehar ura eramaten duen errekatxo batetik gertu.
Basora gerturatzean zeharkatu beharreko langa.
Bide gurutzea. Mugarri bat ikusgai dago. Ezkerretik jarraitu behar da bidea.
Pagoeta mendiko aurreko lepoa. bertatik eskuinera hartu behar dugu bidea.
Aralarreko zelaietatik gertuago dagoen gailurra. Belardi bat da berez, aurrekoekin alderatuz. Gailurrean buzoi berezia du.
1917. urtean industutakoa, aldamenean duen Hegokoa bezala.
Hegoaldekoa, hobeto iritsi zaiguna 1917. urtean ere industu zuten Barandiaran, Eguren eta Aranzadik. Bertan Zeramika beltzeko ontzi bat topatu zuten eta Kuprezko lantza baten punta eta gezietako bertze bi, buru hezur hautsiak eta suharrizko laban bat eta tresneri anitza.
XX. mendearen hasieran industurikoa.
Mendi berezia Maioetan. Piramide baten itxurakoa eta ikuspegi lirainak eskaintzen dituena. Beheko partean dolinaz eta artzaien borda zaharren aurriz inguratutakoa.
Menditxoa harrizko gailurrarekin.
Aralarreko gune berezia. Turbera berreskuratua. Aldamenean errekatxo bat dolina batean desagertu egiten da.
Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugatik. Eskuinera Hirumugarrieta mendira eta ezkerretik jarraituz Maioetako bertze gailurretara jarraitzeko bidea.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau