-
-
240 m
6 m
0
1,8
3,7
7,38 km

Bisitak 39, kokapena 3

Nondik gertu Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzotik abiatuta, maldan gora hasiko dugu txangoa, Saiatz auzora igotzen den bidetik. Behin auzoko plazan bidegurutze bat aurkituko dugu. Eskubitik Indamendi mendi gainera igo genezake zuzen-zuzen, ezkerretik Aristrain baserrira joan gaitezke. Guk erdiko bidea hartuko dugu, Sarasola Zaharrerako bidea, nekazal-turismo kartela jarraituz. Aurrerago bigarren bidegurutzea daukagu eta honetan eskubira hartuko dugu, beste kilometro bat eginda Sarasola Zahar landetxera helduz; hemen asfaltoa bukatu egingo da eta mendi bide zabal bat hartuko dugu, Narbazta baserriraino eramango gaituena. Hemendik berriz ere asfaltoa hartuko dugu eta aldapa gora eginaz Mea-tik Elkanora doan bideakin elkartuko gara. Bide honetatik eskubitara ehun bat metro gora eginaz, errebuelta batean dagoen bide bat hartuko dugu ezkerrera. Hortik aurrera maldan behera eta asfaltozko bidetik zuzen-zuzen Zarautzeraino joango gara, herri honetako kanposantua eta aurrerago Osasun Zentroan bukatuz. Guk 9 eta 5 urteko gaztetxoekin inolako zailtasunik gabe egin dugu txangoa.
Waypoint

Zubialde

fuente

Saiatz - iturria

Waypoint

Erditik hartu bidegurutzea

Waypoint

Sarasola Zahar

Waypoint

Narbazta

Waypoint

Eskubitara

Waypoint

Ezkerrera aldapa behera

Waypoint

Kanposantua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau