-
-
90 m
-1 m
0
1,9
3,8
7,59 km

Bisitak 65, kokapena 2

Nondik gertu Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzotik abiatuta, Zumaiara doan PR GI-141 bidearekin elkartuko gara Etxabe auzoan, bertaraino errepide ondotik doan bidegorria jarraituz. Etxabe auzotik aldapa gora Larraxko eta Azpiazu baserrietara doan bidea hartuko dugu, baina hauetara heldu baino lehen eskubitara hartuko dugu Oikiara doan mendi-bidea. Oikia zeharkatu eta frontoi ondotik igaroz autopista gainetik pasatzen den zubia zeharkatuko dugu, Urola ibaia bilatuz. Hau zeharkatu ondoren zubi dotore batetik, berehala ezker-eskuin egingo dugu eta maldan gora malkartsu doan bidexka hartuko dugu, Artia baserriaren aurrera eramango gaituena.
Artia baserria gure ezkerrean utzita, ate bat pasa eta errekatxo batera jaitsiko gara. Hori igarota, laister helduko gara Karakas nekazal-turismo etxera eta bertatik asfaltatutako bidea jarraituz zumaian sartuko gara, Santio hondartza eta Zuloaga museoaren artean. Handik laister batean egongo gara Zumaiako herri gunean. Ondo markatutako bidea, erraza egiteko, nahiz eta aldapa gogor pare bat dauden. Umeekin egiteko aproposa.
Asaltoa utzi eta aldapan gora

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta