-
-
1.022 m
358 m
0
2,9
5,9
11,71 km
Ikusita 31 aldiz, jaitsita 0 aldiz
Nondik gertu: Osma, País Vasco (España)
9 eta 5 urteko gaztetxo pare batekin eginiko goiz buelta. Autoa Mallabiko Osma auzoan utzita (BI-631 errepidean, Mallabirako bidegurutzetik 100 bat metrora Trabakurako bidean), apur bat atzerantz hartuko dugu errepidean eta hau gurutzatuz aldapan gora doan pista bat hartuko dugu. Dena porlanezko eta harri txintxorrezko pista denez ez dago galtzerik, alboetara doazen bidexkak mendi bideak dira eta. Lehenengo 2,5 kilometroak aldapasuak dira, gogor hartu behar dira, baina gero igoera erraza egiten, leku batzutan ia aldaparik gabe eta hauek agertzean oso motzak dira.
Gailurretik sekulako bista ederrak lau haizetara: itsasoa, Gorbeia, Durangalde guztia, Markinaldea...baina bidea, pista eta haize-errotek egiten duten zarata dela eta nahiko itsusia egiten da.
Guk eguna haizetsua eta hotza izan dugu, baina merezi izan du igotzeak.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak