-
-
1.036 m
712 m
0
1,6
3,1
6,2 km

Bisitak 8, kokapena 2

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Arantzazun hasi eta parkinaren ondoan dauden eskailerak igota (aterpearen ondotik pasatzen direnak) Duru-ra igotzen den bidea hartuko dugu (hasieran Gomiztegi baserrirantz doan porlanezko bidetxoa hartu, baina laister eskubitara aldapan gora hasi behar da). Lehenengo artzain bordak ikusten ditugunean azken aldapa gogor xamar bat igoko dugu eta Duruko lautada heltzear gaudenean Gomiztegi baserrirako bidea markatzen digun seinalea ikusiko dugu ezkerrera.

Gomiztegi baserria baino goraxeago dagoen aparkalekua pasa ondoren asfaltozko bidea jarraitu dugu aldapan behera eta kotxeek buelta eman ahal izateko bazterleku bat ikusten dugunean bertatik txangoaren hasieran utzi dugun porlanezko bidea aurkituko dugu. Bertatik laister batean egongo gara berriz Arantzazun.

Inolako zailtasunik ez daukan txangoa, ondo markatutakoa, hasieran GR markarekin eta Durutik Gomiztegira SL txuri-berdeak ikusiko ditugu oso garbi. Mendiko oinetakoak eramatea gomendagarria. Guk 6 eta 10 urteko umeekin egin dugu, arazorik gabe.
Marka txuri-berdeak
Oinezkoendako konpondutako bidea
markak

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta