-
-
1.317 m
713 m
0
4,0
8,1
16,18 km

Bisitak 109, kokapena 6

Nondik gertu Arantzazu, País Vasco (España)

Arantzazu inguruan buelta eder asko egiteko aukera dago eta ez beti merezitako fama daukan Aizkorri mendilerroan.
Guk gaur Aloñamendi-Biozkornia inguruko mendiak igo nahi izan ditugu eta 21 laguneko taldetxoa bertara abiatu gara.
Arantzazuko oroigarrien denda alboan dauden eskailerak igota hasi dugu txangoa, aterpetxearen ondotik pasatu eta gorago mugikortasun arazoak dituztenentzako prestatutako bidea hartu dugu ezkerrera, ehun bat metro.
Laister bide hau utzi eta eskubira maldan gora hartu dugu, ondo markatutako bidea jarraituz. Markek Duru ingurura garamatzate, baina guk ezkerrera hartu dugu bidexka bat eta gora eginaz Gorgomendi edo Aloñamendi tontorreraino doan pista jarraitu dugu, inolako zailtasunik gabe gora egiten duena.
Tontor honetatik beste kordal osoa egin daiteke; hurrengo tontorra Kurtzezar izango da, inolako zailtasunik gabekoa hau ere, nahiz eta haitz artean ibili behar den eta bustiak egonez gero kontuz ibili beharko garen (gaur ez da horrela izan). Kurtzezar jaitsi ondoren gaurko tontorrik garaiena igo dugu, Botreaitz edo Butreaitz. Igotzeak ez dauka inolako zailtasunik, momentu bateko desnibela ez bada, baina bere ostean dagoen mendi-lepora jaitsiera kontuz ibiltzeko bidea da. Haitz artean eta denbora osoan amildegi ondotik ibili behar izan dugu, euriarekin edo eta lainoarekin kontu handiz ibili beharrekoa. Tira, gaur eguraldi ederra zegoen eta harria lehor-lehorra, guk 6-10 urte bitarteko umeekin egin dugu eta nahiz eta mendian ibiltzen oso ohituak dauden kontu handiz ibili gara.
Behin lepora helduta hurrengo mendia Arkaitz da, baina gure umeak nekatzen hasita zeudela eta aldaketa txiki bat egin dugu, lepotik jaitsi eta beheragotik doan pista hartu dugu. Bertako artzai baten bordan gazta ederra jan ostean, Urbiara doan bidea hartu dugu, Eskista inguruan ezkerretara maldan gora hartuz eta Arantzazura bueltatuko gintuen bidea eskubitara utziz. Tellakastueta ondoan dagoen lepoan ezkerrera hartu dugu eta aldapa gogor bat igo ostean, beti marka txuri-horiak jarraituz, beste mendi bide bat hartu dugu, Antzanburu mendiaren tontorra inguratuz gure ezkerrean utzita.
Azken mendi hau eta Enaitz mendiaren artean dagoen Iferrutz mendilepora heldu eta bertatik aldapan behera, Enaitz gure eskubitara utziz, Urbiako Fondara heldu gara.
Urbiatik oso-oso ezaguna eta erabilia den mendi bidea jarraituz (ez dago galtzerik, egunero ehundaka lagun bertatik igarotzen dira), Arantzazurantz jaitsi gara eta ordu eta erdi inguruan bertara heldu gara.
Txango oso polita, benetan merezimendukoa, batez ere dituen bistagatik eta umeentzako "abenturaz" betea (haitzak, animaliak, zuloak...)

1 komentario

  • argazkia IñakiE

    IñakiE 10-jun-2018

    Ibilbide hau egin dut  Gehiago ikusi

    Inguru guztiz gomendagarria. Aspaldi egin nuen ibilaldi hori, alderantzizko norabidean eta Aizkorritik hasita. Merezi du!

Nahi izanezkero edo ibilbide hau