-
-
89 m
0 m
0
2,0
4,0
8,01 km
Ikusita 29 aldiz, jaitsita 0 aldiz
Nondik gertu: Zubialdea, País Vasco (España)
Aizarnazabalgo Zubialde auzoan hasi eta Zumaiako Polikiroldegi ondoan dagoen aparkalekuan bukatzen den txango txikia.
Zubialden bidegorri motz bat dago Etxabe auzora joateko eta bertatik gora hartuta (Etxabe Palazio ezkerretara utzi eta Zubiaurre baserriaren atzetik joanda), Azpiazu baserrira igotzen den asfaltozko bidea hartuko dugu. Lehenengo aldapa gogorra igota, eskubira behera hartzen duen porlanezko bide batetik hartuko dugu, ondo markatuta dagoena Oikiaraino. Hemen iturria daukagu ura hartzeko eta frontoiaren albotik pasatuta, autopistaren gainetik igaroko gara eta Urola ibaia zeharkatuko dugu aldapa behera joanda. Zubia pasatu bezain laister, gure ezkerrera hartu eta berehala asfaltoa utzi eta eskubira aldapan gora hartzen duen bidexka bat hartuko dugu, errukirik gabe gora egin eta Artia baserriraino hurbilduko gaituena.
Hau gure ezkerrean utzita aurrera egingo dugu eta langa bat pasatuta ezkerrerantz egingo dugu, agerian dauden marka hori-txuri-gorriak jarraituz. Apur bat jaitsiz errekatxo bat psako dugu, beste langa bat eta aldapatxo bat gora eginaz laister izango dugu Karakas baserri-Landetxea begibistan. Bertatik asfaltozko bidea jarraituz Zumaian sartuko gara Santiago hondartzaren ingurutik. Guk gaur 5 eta 10 urte bitarteko ume talde batekin egin dugu, inolako zailtasunik gabe eta ondo markatuta dagoenez, galtzeko arrisku txikiarekin.

Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak