-
-
201 m
-21 m
0
5,5
11
21,86 km

Ikusita 67 aldiz, jaitsita 2 aldiz

Nondik gertu: Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzoan hasi eta 5 bat ordutan egin dudan txangoa (4 ordu martxan). Ez du inolako zailtasun teknikorik eta bide guztia jarraitzeko erraza da, denetako lurzoruarekin (asfaltoa, porlana, harria, lurra...). Bidegurutze pare batean adi egon behar da, baina orokorrean ez dago galtzeko arriskurik.
Aizarnazabal herria atzean utzita, Mendi-Txikira igoko gara eta Eiza-Larra baserri-etxe ondotik pasa ondoren ezkerrera hartu eta laister helduko gara Zestoako Ibañarrieta auzora. Hemendik bidexka bat beheraka hartuko dugu, ermita gure ezkerrean utzia. Bide horrek Agote auzora garamatza (porlanezko adreiluak egiten dituen enpresa), AP-8 autopista azpitik pasa ondoren. Laister GI-631 errepidea gurutzatu beharko dugu (adi) eta belardi txiki bat psatuta industriagunean sartuko gara. Hau gurutzatzen duen errekatxoa dela eta, zubiak bilatzeko bueltatxo bat eman beharko dugu ezkerretik. Gasolindegia pasa ondoren, SIEMENS enpresaren logistika biltegia pasako dugu eta ezkerrera zubitxo hestu bat pasa beharko dugu (pertsonentzako ez da hestua, baina kotxeak pasatzen dira eta justu-justu sartzen gara). Itxitura txiki bat pasatuta zelaitxo baten gora egingo dugu metro batzutan eta laister berriz asfaltoan gara. Aldapa gora eginaz, 50 metrotan, errebuelta batean, ezkerrera hartu beharko dugu. Hemen bidea galtzeko arriskua daukagu; errebuelta ezkerrera hartzen duenean bigarren bidea hartu behar da (ikusi argazkia). Gora jarraituko dugu Urain landa apartamentuen ingurura arte eta hortik N634 errepidea gurutzatzera jaitsiko gara. Urberu erretegiaren ondotik pasatuta, laister Elorrixa (Elorriaga) auzora helduko gara. Hemen GR-121 (Gipuzkoako Bira) markak ikusiko ditugu eta horiek jarraituta laister auzoan bertan dagoen aisialdi tokira helduko gara (komuna, mahaiak, iturria...). Zumaiara joateko aurrera egingo dugu eta kilometro bat inguru egin ondoren bidegurutze batean eskuinera joko dugu. GR markak ezkerretik doaz; hauek jarraituz ere zumaian bukatuko dugu, baina eskuinetik ez dugu herriaren erdigunetik pasa beharko.
Zumaiara Jadarre auzotik sartuko gara eta Herri Eskolaren ondotik pasa ondoren Frontoian gelditu naiz zerbait jateko.
Berriz martxa hartuta, zuzenean zumaiako irteeran dagoen burnizko zubia pasa eta Zuloaga Museoaren ondotik pasata, N634 errepidea gurutzatuko dugu, Karakas Landetxearen seinaleei jarraiki (kontuz hemen! GR121 markek gora egiten dute, Zarautzera bideratzeko, guk eskubira joko dugu). Landetxe hau pasata, mendi pista baten gora egingo dugu eta itxitura bat pasatuta aurrera jarraitu. Laister beste itxitura batean errekatxo bat pasatu eta aldapatxo bat igota Artea baserrira helduko gara.
Artia baserriaren parean Oikiako zubira jaisten den bidexka bar irteten da, aldapa behera gogorrarekin. Behin Oikiako zubia pasata, gora egingo dugu eta AP8-aren gainetik pasata Oikiako auzora helduko gara (taberna-iturria...).
Oikian taberna eta eskola zaharraren artean gora hartzen duen bideari jarraituz, laister eskola berria eta aurrerago Iparragirre baserriaren aurretik pasako gara. Ondoren aldapatxo bat igo eta ezkerrera asfaltatu gabeko pista hartuko dugu. Bide honek behera egin ondoren, errekatxo baten ondotik pasako gara eta berriz gora eginaz Konposta egiten duen gune kirasduna pasako dugu. Laister asfaltora helduko gara eta ezkerrera hartuta Etxabe auzora jaitsi, jada Aizarnazabaleko lurretan. Auzo honetako zubia pasa ondoren, errepide ondotik doan bidegorria hartuko dugu eta laister batean Zubialde auzoan gaude, hasiera eta bukera tokia.
Bidegunea

Eskubira bidexka

Bidegunea

Ezkerrera Eiza-Larra

Bidegunea

Ibañarrieta Eskubira bidexka

Bidegunea

GI-631 gurutzatu

Bidegunea

Industrialdea

Bidegunea

Ezkerrera pista

Bidegunea

Behera

Bidegunea

N-634 gurutzatu

Bidegunea

Elorrixa-Elorriaga

Bidegunea

Eskubira GR-121

Bidegunea

Elorrixako aisialdi-tokia

Bidegunea

Eskubira02

Bidegunea

Frontoia

Bidegunea

Burdinezko zubia

Bidegunea

Karakas bidea

Bidegunea

Karakas baserriak

Bidegunea

Itxitura aurrera

Bidegunea

Artia baserria - bidexka behera

Bidegunea

Oikiako zubia

Bidegunea

Oikia taberna

Bidegunea

Ezkerrera02

Bidegunea

Ezkerrera03

Bidegunea

Zubia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau