Jaitsi

Distantzia

11,38 km

Desnibel positiboa

795 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

795 m

Gehieneko garaiera

2.337 m

Trailrank

29 5

Gutxieneko garaiera

1.703 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia 20210717 Astun-IbonEscalar-Pico Monjes-Pico Astún-Truchas-Astun
  • argazkia 20210717 Astun-IbonEscalar-Pico Monjes-Pico Astún-Truchas-Astun
  • argazkia 20210717 Astun-IbonEscalar-Pico Monjes-Pico Astún-Truchas-Astun

Iraupena

5 ordu 27 minutu

Koordenatuak

4035

Noiz igoa

21 de julio de 2021

Noiz egina

julio 2021
  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     

Eguraldia

Aholku bikaina zure kanporako material eta jantziak aukeratzen laguntzeko!

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Eguraldia Eguraldia
Izan zaitez lehena txalotzen
2 iritzi
 
Elkarbanatu
-
-
2.337 m
1.703 m
11,38 km

Ikusita 30 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Candanchú, Aragón (España)

12 eta 9 urteko bi neska-mutilekin eginiko txangoa, Astún (Jaca-Huesca) eski estazioan hasi eta bukatuta. Oso polita, paisaia ikusgarriekin, beraientzako "trepada abenturero" apur batekin eta konplikazio tekniko gutxikoa. Gure kasuan gainera eguraldia lagun izan genuen eta inguru gutiak zoragarri ikusteko aukera eman zigun.

Astunen aparkalekuan kotxea utzita, eraikinen lerroa jarraitu eta hauek eta Truchas telesilla tartean dagoen bidean gora hartzen da, mendian sigi-saga gora egiten duena. Bide honetatik (tarteka sahiesbideak hartuta) jarraituko dugu "Toma de agua potable" kartela jarrita daukan aska batera heldu arte, hasieratik ggb 1km inguru. Hau gure ezkerrean utzita mendi bidean sartuko gara, mendizaleok nabarmen markatu dugun bidea jarraituz, aldapan leunarekin (momentuz).
Beste kilometro bat egin ondoren eskubira sigi-saga eginaz aldapa gogorrari ekingo diogu, beste 10-15 minutuan Escalar lakura (edo Ibon) eramango gaituena. Merezi du leku honetan atsedentxo bat hartu eta lakuari begirada luzea egitea, inguruko gailurrekin batera.
Txangoarekin jarraituz, lakua ekialdetik inguratuta Monjes eta Astun mendien artean egiten den "pasilloa" bilatuko dugu eta hemendik apur bat igota berehala helduko gara Collado de los Monjes edo Col des Moines, espainia eta frantziaren arteko muga. Eta zer esan leku honi buruz?? Zoragarria!! Gure aurrean Ayous aterpe frantsesaren inguruko lakutxoak eta Midi D'Ossau mendia aurre-aurrean. Oso polita eta ikusgarria.

Monjes lepotik iparralderako norantza hartuko dugu (ezkerrera) aldapan gora. Ez da aldapa handiegia, suabe-suabe igotzeko modukoa (15 minutu, 100 metroko desnibela). Gaina txiki bati ezkerretik buelta emanda, gure parean Benou mendi-lepoa eta Pico de los Monjes delakoa egongo dira. Ehun bat metro lau-lau ibilita, tontorraren oinera helduko gara, azken txanpa hona heltzeko. Hemendik gora adi joan beharko dugu, bertikalagoa bai da eta zenbaitetan eskuak erabili beharko ditugu eta. Ez da zailtasun handiko kontua, baina bai kontuz ibiltzekoa. Behin tontorrean inguru luzeko beste tontorrak ikus genitzake, paisaia zoragarria izango dugu begibistan.
Bide berdinetik bueltatuko gara Monjes mendilepora (kontuz jaisterakoan) eta hemen berriz ere gora hartuko dugu beste magaletik. 10 minutuko igoera baten ondoren mendi-gailurreri batera helduko gara eta hemendik gora-behera gogorregirik egin gabe Pico Astún eta Pic D'Astú (nire mapan horrela agertzen dira biak, bananduta) pasako ditugu eta ordubete eskasean gailurreria egiten hasi garenetik Astún mendilepora helduko gara.
Hemendik Truchas lakura ondo markatutako bidetik lasai jaitsiko gara eta hemendik eski pistak erabilita berehala hasierako puntuan izango gara.
Txango polita, mendian ibiltzen ohituta dauden umeekin erraz egiteko modukoa (txikiak badira Monjes gailurra kendu daiteke) eta denbora guztian paisaia zoragarriz inguratuta.
Guk 5 ordu eta erdian egin dugu, zeinetatik 2 ordu geldirik (argazkiak, mokadutxoak, bazkaldu...) egon garen.

* IBP Index (egoera fisikoaren arabera zailtasuna neurtzeko erabiltzen den sistema): 100 pto. http://www.ibpindex.com/ibpindex/ibp_analisis_completo.php?REF=38360439673885&MOD=HKG&LAN=es&REM=

* Relive (bideoa): https://www.relive.cc/view/v4OGE3kmp5q

Gomendagarria
Iturria

01-Ur hargunea

Bidegunea

02-Sigi-saga

Bidegunea

03-Ibon Escalar

Argazkia

04-Monjes mendilepoa

Bidegunea

05-Col Benou

Bidegunea

06-'Trepadita' hasiera

Gailurra

07-Pic des Moines gailurra

Bidegunea

08-Gailurreriaren hasiera

Bidegurutzea

09-ESK-Goitik joan

Gailurra

10-Pico Astún

Gailurra

11-Pic D Astú

Bidegunea

12-Astun mendilepoa

Bidegunea

13-Ibon Truchas

Bidegunea

14-Jaitsiera hasi. Eski pistak

Bidegunea

15-ESK Pista Toboganes

2 iritzi

  • argazkia 2 BOT Ontzio

    2 BOT Ontzio 16 ago 2021

    Eskerrik asko Asier, zuk ipinitako informazioa oso ona eta zehatza. Eguraldi onarekin egin dugu ibilbide hau (zati bat gehiago luzatuta) eta benetan disfrutatu dugu.
    Solokoetxetik jarraituko zaitugu.

  • argazkia azamakola

    azamakola 16 ago 2021

    Eskerrik asko zuri, espero guk disfrutatu genuen beste zuek ere disfrutatu izana. Ondo ibili!!

Nahi izanez gero edo ibilbide hau