Izan zaitez lehena txalotzen
Ikusita 28 aldiz, jaitsita 3 aldiz
Nondik gertu: Iltzarbe, Navarra (España)
Txurregi (1125m) eta Gaztelura igoera (998m) Iltzarbeko herrirtik. Iruñerriko Ipar-Mendebaldean, Olloko bailaran kokatuta aurkitzen da Iltzarbeko herria. Zonalde honetan aurkitzen da Oskiako pasealekua zein Iruñerria eta Arakil bereizten dituen. Gazteluko mendi-puntan aintzinean zegoen gotorlekuaren hondareak aurki daitezke. Txurregitik malda handiko azkenengo tarte bat daukagu. Andiako Ekialdean kokatzen diren bi mendipuntak dira. Ibilbidea jarraitzea nahiko errexa dela esan genezake, gainera normalean jendean maiz aurkituko dugu.
Txurregiko eta Gaztelurik hainbat mendipunta ikus ditzazkegu:
Iparralderuntz: Gaztelu (998m), Erga (1094m), Zarrantzmendi (884m) edo Xauriain (1410m)
Mendebalderuntz: Satrustegiko haitzak (1204m) edo Beriain (1493m)
Hegoalderuntz: Oibarri (982m), Etxauriko haitzak (1136m), Mortxe (1123m) edo Ertxubia (798m)
Ekialderuntz: Erreniega (1036m), Higa Monreal (1295m) edo Itzaga (1361m)
Bidegurutzea ezkerretara hartuko dugu.
Bidegurutzea
Aurrera jarraitu
Bidetik aurrera jarraituko dugu.
Bidegurutzea ezkerretara hartuko dugu.
Bidegurutzea
Aurrera jarraitu
Bidetik aurrera jarraituko dugu.
Bidegurutzea
Aurrera jarraitu
Bidetik aurrera jarraituko dugu.
Bidegurutzea ezkerretara hartuko dugu.
Gazteluko gailurra zorrotza da, Irurtzundik eta inguruko leku askotatik ikus daiteke. Gailurrean gotorlekuren bat izan behar zuenaren aztarnak daude, hortik dator Gaztelu mendiaren izena. Gailurrean Olarregi edo Orarregi gaztelua egon ziren, XIII. mendetik dokumentatua, Arakilgo korridorea eta Oskiako pasabidea zaintzen egon da.
Herri-pentsamenduak dioenez, gotorlekua moroen lana izan zen, beharbada Sajrat Qaysen gotorleku izendatua, baina bitxiena da historiak berak ziurtatzen duela moroek baskoien aurkako zigor-operazio batean iritsi zela leku hauetara. Izan ere, X mendean Abderraman III.ak bere erasorik gogorrenetako bat egin zuen Pirinioetako domeinuaren aurka, eta Gazteluko gotorleku horretara iritsi zen foru lurraldea suntsitu ondoren, Iruñea barne. Tuteratik sartu ziren moroak Euskal Herrira, eta Leireko mendilerrotik igaro ziren Lunbierrera; handik, Iruñera eta Irurtzunera jarraitu zuten. Ebrorantz jarraitu zuten, baina aurretik Gazteluko gotorlekua suntsitu zuten, Oskiako haitzartea babesten zuena.
Bidegunea
Aurrera jarraitu
Bidegunea
Txurregira igoera
Gailurra
TXURREGI (1125m)
Mendi hau Gazteluko mendi puntatik igotzen da. Iltzarbetik, Olloko haranean edo Arakil haraneko herrietatik, Zuhatzutik, Ekaitik edo Urritzolatik iristi gaitezke mendi-lepo honetara.
Bertatik hainbat mendipunta ikus ditzazkegu:
Iparralderuntz: Gaztelu (998m), Erga (1094m), Zarrantzmendi (884m) edo Xauriain (1410m)
Mendebalderuntz: Satrustegiko haitzak (1204m) edo Beriain (1493m)
Hegoalderuntz: Oibarri (982m), Etxauriko haitzak (1136m), Mortxe (1123m) edo Ertxubia (798m)
Ekialderuntz: Erreniega (1036m), Higa Monreal (1295m) edo Itzaga (1361m)
Bidegurutzea eskubitara hartuko dugu.
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak