-
-
56 m
16 m
0
1,7
3,4
6,75 km
Ikusita 774 aldiz, jaitsita 47 aldiz
Nondik gertu: Hendaye, Nouvelle-Aquitaine (France)
Itsasora gerturatu naiz gaurko txangoa burutzeko. Hendaiako Abadie gazteluaren inguruak ezagutu eta Hendaiako labarretatik ibiltzeko. Ibilbide laburra baina polita oso. Desnibel urrikoa eta 7 km baino gutxiagoko distantzia duena, gainera zenbait lekutan laburbideak topatuko ditugu.
Hezetasun askorekin lokatsa topatuko dugu, gaurkoan bezala.
Ibilbide honen berezitasunak, labarrak eta bertako landarediazgain Abadieko gaztelua Viollet-Le-Duc berak 1864tik 1884ra bitartean eraikia eta bigarren mundu gerrako Atlantikoko defentsa sareko zenbait bunkerrak dira.
Ibilbidea eta altimetria
Ibilbidea zenbait tokitik hasi daiteke baina aparkatzeko tokirik hoberena Hendaitik zibururako errepidean dagoen aparkalekua denez, bertan hastea erabaki izan dugu.
Aparkalekuan berean informazio oholtxo bat dugu eta bertatik zebra pasabide batetara iritsiko gara.
Errepidea zeharkatu eta ezkerreko aldetik jarraituko dugu metro gutxi, eskuinetik abiatzen den pistatik errepidea uzteko.
Ataka bat gainditu eta mapa handi bat ikusgai izango dugu.
Pista honetatik Abadia gazteluko ermuetan barneratuko gara. Hasieran hesi edo gazteluaren lurrak inguratzen zituen hormarekin topo egingo dugu.
Basotik labarren gainean diren soro batzuetara hurbildu eta bertan itsasoaren aurren ikuspegiak izango ditugu.
Bertan bidegurutze bat dago. Ibilbidea apur bat gehiago luzatzeko eta Loineko badiaren ikuspegi zabalagoak izateko asmoz, eskuineko bidea hartuko dugu.
Bideak basotik aterako gaitu eta soroen artean bai itsasoa baita Larun mendiko ikuspegi zabaletaz gozatzeko beta izango dugu.
Aurrerago Abadiako barrutiaren mugara iritsiko gara, bertan ataka bat gainditu eta zuzen jarraituko dugu. Bidea oso ongi egokiturik aurkitu dugu, nahiz eta gaurkoan lohiaz beterik izan.
Aurrerago Erlaitz etxera gerturatuko gara. Hauxe dugu parke honetarako bertze sarbide bat eta bertan informazio eremua dago.
Gaurkoan itxita zegoen baina errepidetik etxera iristerik dago eta aparkaleku txiki bat ere badu.
Bisita laburraren ostean aurreko bidegurutzera bueltatu eta labarreko bidetik jarraituko dugu apur batez, bertako kableak ikusteko asmoz.
Badiaren ikuspegi ederrak izango ditugu. Apur bat aurrerago joan eta bertatik itzultzea erabakiko dugu.
Bide beretik bueltatu eta Abadiako eremuan barneratuko gara. Labarretatik jarraituz
Goizeko bidegurutzea gainditu eta metro batzuk aurrerago eskuinetik jarraituko dugu behatoki batetara iristeko.
Loiako badiaren panoramika.
GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/abadiako-gaztelua-eta-hendaiako-labarrak.html

5 iritzi
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Rocaviva 24-mar-2019
Hola Mikel.
Estoy pensando ir por esta zona y me ha gustado tu ruta, gracias por subirla. Siguiendo tu ruta veo que hay un camino que va hacia el castillo de Abaddia, ¿sabes si se puede ir por ahí? Es por aprovechar la caminata y acercarnos directamente hacia el castillo.
Gracias por anticipado.
Mikel Oz 25-mar-2019
En principio la entrada para la visita al castillo se realiza desde la carretera, por lo tanto tendrías que entrar desde allí, la ruta visita la zona de acantilados y parque.
Rocaviva 25-mar-2019
Gracias por la información, tu ruta es muy chula.
Saludos.
Mikel Oz 26-mar-2019
Muchas gracias.
Cerca de Hendaya tienes otra para visitar las playas de Anglet y poder ver el curioso bunker llamado La Kaverne en el acantilado cercano a Biarritz.
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/angleteko-hondartzak-2019-02-15-33737233
Rocaviva 26-mar-2019
Se agradecen las ideas cuando vas a un lugar que no conoces, lo tengo en cuenta.