• argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)
  • argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)
  • argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)
  • argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)
  • argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)
  • argazkia Adi (1457m) - Iturrunburu (1312m) (Urkiagatik)

Denbora  4 ordu 22 minutu

Koordenatuak 769

Noiz igoa 14 de agosto de 2019

Noiz egina agosto 2019

-
-
1.451 m
892 m
0
2,7
5,3
10,67 km

Bisitak 37, kokapena 1

Nondik gertu Casas de Echeverri, Navarra (España)

KINTOKO OIHANA

Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen pagadia da. Baztan, Erro, Esteribar eta Aldude ibarrek errekaz jositako gune natural honen jabetza partekatzen dute.

Arga ibaiak zeharkaturik, paraje zabal honek bazter paregabeak gordetzen ditu; esaterako, Eugiko Errege arma fabrika n eta Odiako erroitza.

Eremu honen ezaugarriek Nafarroako baso zabalenetako bat bihurtzen dute . Adi mendia buru duela, pribilegio handiko gunea da, bere izenak gogoratzen digun bezala. Historia handiko izen-lekua, Erdi Arotik iritsi baitzaigu. Kintoa zen garai hartan (XIII. mendea) larreak eta mendiak erabiltzeagatik Nafarroako erregeei ordaintzen zitzaien zatia.

Bazter honetako aberastasun naturala da animalien zein landareen aniztasuna. Animalia espezie guztien artean, Kintoko zeruan nagusi dira usoak, belatz handiak eta sai arreak. Lurrean, ordea, oreinak, orkatzak eta basurdeak nagusitzen dira. Izan ere pasako usoak eta oreinak dira udazkeneko erregeak, eta xarmaz beteriko eszenak eskaintzen dituzte. Honela, pasa garaian, hurbil dagoen Etxalar herrian sare bidezko ehiza goza daiteke. Antzinako ehiza-moldea da hori, oraindik ere bizirik dirauena. Bere aldetik, oreinek soinua ematen diote basoari. Marrualdia da. Araldian, orein arrak saiatzen dira emeak erakartzen beren antifonen bidez. Hots horiek iragartzen dute ar nagusi izateko eginen duten borroka.

Kintoko beste ezaugarrienetako bat da bere barnean ur freskoko iturburu eta ibai ugari sortzen direla. Batzuk izaera handikoak dira, Arga ibaia kasu. Ibai horrek Iruña hornitzen du, Eugiko urtegiaren bidez. Hor aisiarako erabilera debekatuta dago baina Eugi herria uretan islatuta ikustea irudi zoragaria da. Urtegi horren hondoan daude Eugiko garai bateko arma fabrikako hondakinak. Halere, Orbaitzetakoa baino modernoago den bateko hondakinak huntzaren azpian gordetzen dira, Kintoko basoaren bihotz-bihotzean.

Ola hau XVI. mendean eraiki zen eta mende bat geroago ateak itxi zituen bere baliabideak agorturik. Orduan Orbaitzetakoa eraiki zen. Eugin gehienbat kanoietarako balak eta tamaina txikiko armak ekoitzi ziren. Gaur egun, horma eta arku batzuk besterik ez dira gelditzen, garai hartako lekuko mutu gisa.

Badago bidexka erraz bat, Eugitik abiatuta, ordu eta erdian zehar urtegiaren inguruan eramanen zaituena, haritz eta pagoen artean. Ezinbesteko aukera da Nafarroako bazter hori ezagutzeko.

Iturria: turismonavarra.es

MENDIAN KONTUAN IZAN BEHARREKO AHOLKUAK:
• Arduraz ibili; mendian kontu gehiagorekin ibili behar dugu ez erortzeko eta istripurik ez
izateko, bereziki haurrekin edo talde batekin baldin bagoaz.
• Errespeta ditzagun landaretza naturala, fauna eta hegaztiak.
• Ez dezagun alferrikako zaratarik egin eta goza dezagun soinu naturalak entzunez.
• Eramaten dugun guztia ekarri behar dugu itzuleran: zaborra, ontziak, etab.
• Natura zaindu dezagun, hurrengo belaunaldien mesederako.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau