Koordenatuak 1935

Noiz igoa 8 de diciembre de 2017

Noiz egina diciembre 2017

-
-
1.468 m
817 m
0
3,9
7,7
15,47 km

Bisitak 158, kokapena 10

Nondik gertu Aurizberri, Navarra (España)

Sorogainera gerturatu naiz ibilbide zirkular eder bat burutzeko asmoarekin. Azken elurteak mendiak zuritu egin ditu eta aukera ezin hobea dut antizikloiari esker egun dotorea igarotzeko. Goizean goiz Sorogaineko aterperaino joan naiz eta bertan kotxea utzirik zenbait gailur bisitatu nahi ditut. Ibilbide luzea dut aurretik, kontutan izanda elur-hautsa nagusi dela.



Ibilbidearen luzera: 15,5 km eta guztia burutzeko 7 ordu eta 46 minutu eman ditut. Eguna haizetsua eta hotza egon arren, eguzkia lagun izan dut eta honek argazki ederrak egiteko beta eskaini dit.



 Ibilbidea.



Txangoaren profila.



Sorogaineko aterpetik goizeko 9etan atera eta errepidetik apur bat jarraitu behar izan dut Odiako errekarekin topatu arte.







Eguneko aurren izpiak basoaren zuhaitzei disdira berezia ematen diote.







Errepide utzi eta ezkerretatik zutoin bat dagoen puntura iritsiko naiz. Bertatik Odiako errekaren trokan barneratzeko.







Azken ilargi betea super-ilargia deritzana izan denez, oraindik argi anitzekin ageri da zeruan, mementu bereziak argazkien bidez jasotzeko aukera eskainiz.







Odiako errekatxoaren tronkan barna, hotza nabaria da.




 Odiako errekatxoa eta Adi gibelean.














 Errekatxoa bertatik zeharkatu behar da.



Aurrerago hesi batekin topo egingo dut eta hortik aurrera troka estutu egiten da.



Ondoren errekatxoa zeharkatzeko zubi bat izango dugu eta maldak handitzen hasiko dira.







Oraindik errekatxoa gertu izango dugu zati batez eta berriz zeharkatu beharko dugu baina oraingoan aunitz estuagoa delarik.















Hortik aurrera mendi magaletan barneratuko gara Agatungo mendi-lepora iristeko.









GEHIAGO IRAKURTZEKO: http://mendikosterak.blogspot.com.es/2017/12/adi-gorostabizkar-iturrunburu-beodegi.html
Adi mendiko gailurra
Egun honetako aurreneko mendi-lepoa. Odiako errekako trokatik igota.
Sorogainek aterpea. Txangoaren hasiera eta bukaera gunea.
Urepelera doan errepidea bertatik pasatu egiten da.
Beodegi mendiko gailurra
Eguneko azken mendi-lepoa. Sorolepo eta Lanotegiren artekoa. Trikuharri mordo bat dago bertan.
Errepidetik ezkerretatik irten pistara. Baina zuzen jarraitu apur batez zutoina ikusten den lekurantz
Zutoina dagoen puntuan ezkerretatik Odiako erreka alderat
Irosti mendi-lepotik gertu, Gorostobizkarretik jaitsi eta bunkerra baino apur bat lehenago ezkerretara joan Adiko ipar magala zeharkatzeko.
Pistatik jaistean zuzen edo apur bat eskuinetik Sorogainerako bidea da.
Sorolepotik jaisteko, eskuinera hesiaren aldamenetik. Edo gaurko kasuan zuzen mendi-leporak jaisteko.
Beraskoain mendi-lepotik eskuinera pista hartu Sorogainera jaisten dena.
Adi mendiko mendi-ertzaren hasieran P lerroko defentsa bunkerra dago. Bertze mendi-ertzean ere halako bat dago.
Irosti mendi-lepotik gertu dagoen bunkerra
Odiako errekatxoa zeharkatu beharreko gunea. Nahiko zabala da baina kontuz.
Mendia
Agataungo mendi-lepora iritsi aurreko hesia zeharkatzeko puntua
Irostiko mendi-lepoa. Urkiagatik datorren bidea hona ateratzen da.
Jaitsierako pistan topatuko dugun iturria
Odiako errekan barna langa edo hesia gainditzeko gunea
Sorolepo mendiko gailurra
Adi eta Iturrunburu arteko tontortxoa
Iturrunburu aurreko tontorra
Odiako errekatxoa zeharkatzeko topatuko dugun zubi bakarra

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau