IBILBIDE OSOA IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2021/06/zilbetitik-zirkularra-adi-pilotasoro.html
Zilbeti herritik ibilbide zirkular eder bat aurkeztuko dut sarrera honetan. Ia 20 km luzerakoa eta 1.000 metrotako desnibel positibokoa, Adi mendia, Pilotasoro, Lasturko Gain, Oiartzuri eta Tiratun tontorrak bisitatzen duena. Bidea erosoa izango da, tarte gehiena pistetatik burutuko dugulako eta.
Zilbetiko herria eta bereziki bere monasterioaren eraikina bisitatzeko aukera izango dugu eta ondoren zenbait errekatxoetako landaredia eta animaliak, horietariko batzuetan igarabak badira, eta gehienetan baso eta soroetako paisaiaz gozatzeko aukera eskainiko digu. Baso hauetan okil gibelnabar txoria bizi da, galtzeko arriskuan dagoen txoria, txori arotza edo pájaro carpintero moduko bat, Espainian 60 bikote baino geratzen ez dena, zati handi bat Erro haranean bizi dena eta Zilbetiko pagadian habia egiten duena . Adi mendiko tontorrean jendearekin bat egitea normala da, baina bidearen bertze zatiak ez dira horren ezagunak eta hori estimatu egiten da garai hauetan. Hare gehiago, Adi mendirako igoera ez da ohikoa eta baliteke, tontorrera arte jenderik ez izatea. Tontorrera gerturatzeko bide normalak Urkiaga eta Sorogainetikoak bai dira.
Ibilbidea eta altimetria


Zilbetira iritsi eta elizaraino joko dut, bertan kotxea uzteko. Motxila eta gauzak prestatu eta goizean goiz ibiltzen hasiko naiz. Haran estu batean dago herria eta eguzkia ez da oraindik mendien gainetik agertu. Goiza fresko egon arren, eguraldi ona iragartzen da egunerako beraz ez dut presa handirik eta bidean zehar argazkiak egiteko aukera izango dut.

Zilbeti herriko eliza berriaFrontoi aldera bideratuko naiz, bertan iturri bat bai dago eta handik karrika batetara atera eta eskuinetik Etxarroko errekarantz iritsiko naiz.


Frontoi estaliko kanpo aldean iturri bat dagoEtxarro errkatxora iritsi eta ezkerreko pistatik jarraituko dut. Aukeran da, kotxearekin pista honetatik apur bat gehiago igotzeko, baina gaurko kasuan ez du merezi itzuli zirkularra osatu nahi dut eta.



Etxarro errekatxoa eta bere landaredia. Udazkenean gaude eta hostoak kolorez aldatzen hasiak dira, gama kromatiko ezberdinekoak topatuko ditudalarik, berdetik hasita, horizka, gorria eta marroia artekoa.

Udazkeneko koloreakUrruztegi eta Etxarro errekatxoak elkatu egiten diren puntuan zubi bat dago eta bertze aldean aparkaleku bat topatuko dugu. Aparkalekua gainditu eta ezkerretik gorat doan pista jarraitu beharko dugu.


Haizete ederra izan dugu aurreko egunetan eta horregatik goiko parteko zuhaitzek hostoak galdu egin dituzte.


Altueraren arabera zuhaitzak hostorik gabe edo hostoekin topatuko ditugu. Kolore eta hosto eta gabeziaren arteko kontrasteak negua bueltan dugula adierazten digute.


Oiartzuri aldetik eguzkia zuhaitzen artetik ageri da.

Portlandezko pista batetatik poliki poliki Kanuto bordaraino iritsiko gara. Bertan lurrezko pista hasiko da.


Negurako bildutako egurra

Kanuto bordako sorotik
Baina kontuz ibili, metro gutxi egin eta gero, pista nagusia zuzeneko bertze pistatxo batetatik utzi beharra dugulako.

Zuzen pista honetatik igotzen jarraituko dugu
Pista estuago honetatik saiak eta bertze txoriak ikusi eta entzuteaz gain, naturaz inguraturik sentitzeko unea da, eta oraingoan makro argazkien bitartez natura, bertze eskala batera jabetzeko beta dut.

Pagoetako hostoak azpiko partetik ikusitak

Euri tantak sasi hosto batetan

Iratze batetan ageri diren ur tantak

Iratxe baten xehetasuna

Tanta iratxetik erortzeko zorian

Gorosti baten hostoaTirapelar mendiaren magalean rato batez argazkiak egiten igaro eta gero bidetik aurrera jarraitu eta bidegurutze bat izango dugu. Eskuinetik gorantz doan pistatxotik segi, basoan murgilduz.

Goiko pista jarraitu



<
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak