• argazkia Agaramontarren Lurraldea. Bidaxune
  • argazkia Gaztelua
  • argazkia Juduen Hilerria
  • argazkia Portua

Denbora  3 ordu 53 minutu

Koordenatuak 2393

Fecha de subida 16 de septiembre de 2013

Fecha de realización septiembre 2013

-
-
61 m
2 m
0
2,8
5,5
11,02 km

Bisitak 1676, kokapena 17

Nondik gertu Bidache, Aquitaine (France)

37. AGARAMONTARREN LURRALDEA (50 ibilaldi familia eta lagun artean. Berria egunkaria)
00:00 Bidaxune.
00:20 Portua.
00:30 Zubia.
02:00 Akamarre portua.
02:40 Gurutzea.
03:15 Bidaxune.

BIDAXUNE: Elizaren atari nagusiaren paretik, Done Jakue kale nagusitik abiatuko gara. Etxe bikainen artean egingo ditugu lehen urratsak; biribilunera iristean, eskuinera joko dugu, eta Gixune eta Samatze aldera doan errepidea bilatuko. Bide bazterretik segitu eta berehala, juduen hilerriarekin egingo dugu topo. Irekita dago, eta bertan gaztelaniaz eta hebreeraz idatzitako huerriak ikusiko ditugu.
Beherago, errepide nagusia utzi eta eskuinera ateratzen den bidetik Bidaxuneko portura iritsiko gara. Biduzerekin paralelo doan pistatik barna erraz helduko gara ibaia zeharkatzen duen zubira.

ZUBIA: Hortik gertu, agaramontarren gaztelua eta atsedenleku bat ikusiko ditugu. Gazteluko bisita azkenerako utzi, eta aurrean dugun zubia gurutzatuko dugu. BerehaIa, eskuin aldera ateratzen den hartxintxarrezko bidea hartuko dugu. Etxeak atzean utzi ondoren, Biduze ibalaren ondotik doan bides belarrezko bihurtzen da, eta ez du gorabeherarik bost kilometroan, Akamarreko porturaino. Garal batean, bide hori erabiltzen zuten idiek, ibaian salgaiakgarraiatzen zituzten gabarrak tiratzeko. Aide batean, arto sail handiak ikusiko ditugu, eta ibaiertzean, makal, lizar eta beste zuhaitz asko. Tarteka, atsedenerako mahairen bat edo beste aurkituko dugu, eta, aurrerago, Lihuri ibalak bere urak Biduzera isurtzen dituen lekua. Kiwi landaketa handi bat atzean utzi, eta Akamarreko portura iritsiko gara.

AKAMARRE: Herrira igotzeko seinale horiak ikusiko ditugu, baina guk ibaia gurutzatzen duen zubia bilatu, gurutzatu eta aurrera joko dugu. Bidaxunera doan errepidean barna metro batzuk egin eta berehala, lehen bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu. Abiapuntura iritsi arte, marka horiak izango ditugu bidelagun, eta, zalantzarik izanez gero, zuzen doan bidea aukeratuko dugu beti. Arto sail handien artean zabaltzen
den errepide txiki horretatik aurrera jarraituko dugu, noizean behin baserri batzuen ondotik pasatuz. Pixkanaka jaisten hasi, eta eskualdeko ikuspegi zabalazgozatzeko aukera izango dugu. Etxe multzo bat atzean utzi, eta bidegurutze batera ailegatuko gara, gurutze eder baten ondora.

GURUTZEA: Bide seinaleei jarraituz, eskuinetik aldapa jaisten hasikogara, eta, bihurgune pare bat pasatu ondoren, ezkerretik Bidaxuneko lehen etxeetara helduko gara. Elizako dorrea iparrorratz harturik Lihuri bajaren ondora jaitsi eta zubi zaharra gurutzatu ostean, Robyren errota ikusiko dugu. Maldan gora abiatuko gara, eta eskuinera ateratzen den edozein kaletatik Done Jakue kale nagusira igoko gara berehala.
Ibilbidea biribiltzeko, gaztelua bisitatzea besterik ez zaigu falta. Horretarako, elizara itzuliko gara, eta hortik gertu dagoen atsedenlekua bilatuko dugu. Parez pare agaramontarren gaztelua agertuko zaigu, Euskal Herriko historiaren zati garrantzitsu bat.

14-SEP-13 2:24:10PM
Ciudad
  • argazkia Gaztelua
14-SEP-13 3:12:28PM
  • argazkia Juduen Hilerria
14-SEP-13 11:49:00AM
  • argazkia Portua
14-SEP-13 11:59:57AM
14-SEP-13 3:27:56PM
14-SEP-13 12:22:43PM

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta