Jaitsi

Luzera

6,02 km

Desnibel positiboa

415 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

415 m

Gehieneko garaiera

972 m

Trailrank

42

Gutxieneko garaiera

577 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

615

Noiz igoa

24 de enero de 2015

Noiz egina

enero 2015
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
972 m
577 m
6,02 km

Ikusita 966 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Aia, País Vasco (España)

Negu giroan eginiko ibilaldi erraza. Agautz mendia eta Aralarko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen du, ikuspegi bikainez gozatuz. Intentzioa txangoa Marumendin kotxea utziz hastea zen, baina, elurraren ondorioz, bertara iritsi aurretik utzi behar izan nuen.

Urkilagatik Lareora doan bideari(mendi pista) jarraituko diogu Marumendi izeneko gunera iritsi arte. Bertan gaudela, ezkerretara doan beste pista bat hartuko dugu pinu artean eta segituan txabola batzuetara iritsiko gara. Pistan aurrera jarraituko dugu, segituan ezkerretara hartzeko, Erremedioko Trikuharriak dauden lekuan. Bertatik zuzen igoko gara Elorretako txabola eta ardientzat harrizko itxitura (majada) dagoen lekura. Puntu hau Sarastarri eta Agautz mendien artean dago, beraz, biak bisitatu daitezke denbora eta gogoa izan ezkero. Bertatik Aralarko mendi eta larre nagusiak agertuko zaizkigu begi-bistan. Gure kasuan ezkerretara joango gara, GR marka txuri-gorriak ikusiko ditugu eta hauei jarraituko diegu, segituan Agautzeko buzoia ikusiz. Ikuspegiez gozatu ostean beheraka joango gara, ahalik eta zuzenen jaitsiz, Marumendira iritsi arte. Beratik pistari jarraituz kotxera iristeko.
Aparkalekua

Hasiera/Amaiera

Hondakin arkeologikoak

Erremedio

Argazkia

Elorreta

Gailurra

Agautz

Bidegurutzea

Marumendi

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau