-
-
1.085 m
514 m
0
2,2
4,5
8,99 km

Bisitak 657, kokapena 12

Nondik gertu Cía, Navarra (España)

Ibilbide zirkularra: Aginaga (547m) - Trinitateko baseliza (1007m) - Erga mendia (1094m) - Aizkorbe (550m) - Aginaga.

Aginaga herritik aterako gara. Trinitateko baselizara doan ohiko bidea hartuko dugu. Han, baseliza ondoan, aterpe bat dago (argazkian ikusten den ondoko eraikina). Hortik, Erga mendira abiatuko gara.

Erga mendia igo eta gero, ia baselizaraino bueltatu eta, mendiko beste aldetik, Aizkorbe herrira jaitsiko gara (ohiko bidetik).

Aizkorben, Aginagara doan antzinako bidea hartu eta txangoa hasitako tokian amaituko dugu.

Oharrak:
- Tokian tokiko altitudea, IDENA izeneko mapatik hartuta dago.
- Aizkorbe eta Aginaga arteko antzinako bidea, ez erabiltzeagatik, ikusgaitz bihurtu egin da zati txiki batean (belarrez estalita dago).

1 komentario

  • argazkia Larrimbe

    Larrimbe 16-mar-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Todo correcto. Era mi primera ruta siguiendo el navegador de Wikiloc y todo ha ido muy bien.

Nahi izanezkero edo ibilbide hau