Koordenatuak 1002

Noiz igoa 28 de diciembre de 2019

-
-
1.183 m
377 m
0
5,3
11
21,23 km

Bisitak 40, kokapena 4

Nondik gertu Agiñaga, País Vasco (España)

(2019-12-28) Egun pasako mendi ibilaldia Nerbioi ibarreko mendietan.
4,15 orduko igoera + 1,15 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Aiara udalerriko Agiñaga herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu bazter batean.
Herritik irtengo gara Gorbeo muino aldera, hasieran errepide tarte labur bat pasatzen da eta berehala sartzen gara mendiko pista batean gora, Gorbeo eta Garondoko gainak pasatuko ditugu eta Iturrigorri mendiaren oinetara iritsiko gara.

Hemen hasiko dugu Iturrigorri mendiaren igoera, hasierako maldan Menditu aldean 300m inguruko desnibela gaindituko dugu, tarte oso polita da igotzeko eta mendiaren ikuspegi zoragarriaz ere gozatu ahalko dugu. Honela sartuko gara Kukutxoak sendan mendiaren hegaletik eramango gaituena Iturrigorri gaineko atakara arte, hemen Ponatako arroilaren goitiko ikuspegi paregabeaz ere gozatuko dugu, senda ertz-ertzetik doa eta zirrara apur bat ere sortzen du, baina ez du arriskurik kontuz ibilita.

Jadanik Iturrigorriko gainaldean gaude, hemen izen bereko iturrian ur fresko ederraz gozatu ahalko dugu eta tontorrerainoko malda astunari ekin beharko diogu, 150 metroko desnibela. Tontorreko argazkiak egin eta bertatik ikusten den paisaiaz gozatu ondoren Goizale Aterpea aldera joko dugu Ponatako sendari jarraituz. Hemen borda eta aterpe pare bat daude, pagadi gune batean babesturik.
Aipatu behar da eremu honen azpian lurrazpiko leize sistema zabal bat dagoela, espeologia zale asko biltzen dituena, "Ponatako Pagadia" izenekoa.

Aurrera eginez Lastrilla gainera igoko gara sendari jarraituz eta gainean "Lastrilla zutarria" ikusi ahalko dugu, mendialde honetako aztarna megalitiko esangurutsu bat. Hemendik Menerdigako ataka aldera jeitsiko gara Ungino mendirantz hurbiltzeko. Azken tarte honetan mendiaren ertzeko ikuspegi ederrak izango ditugu bistan.

Honela Atatxako lepora iritsiko gara eta Ungino (1099m) mendiaren azken magal maldatsua igoko dugu tontorra zapaldu arte eta jarraian Eskutxi (1185m) aldera joko dugu bi mendien arteko lepora jeitsita.
Eskutxiko igoeraren lehen zatia malda gogorrekoa da, bertan leize bitxi bat ere ikusi ahalko dugu sendaren ondoan, bigarren zatia aldiz etzana da eta asko luzatzen da, bigarren erpin geodesikora pasa behar da, postontzia duen tontorrera heltzeko.

Hona iritsita, 4 ordu pasako ibilaldiaren ondoren ondo merezitako atsedenaldia/bazkaria egiteko aukera izango dugu. Nik ordubete inguru eman nuen tontorraldean, eguraldi onaz gozatuz.

Orain itzulera bidea hartu beharko dugu, Eskutxi menditik behera jeitsiz hasiko gara Unginoko landa bezala ezagutzen den aldetik, tarte hau belardi eta pagadi baten artean egiten da, eta honela Somomendiren (1170m) oinetara iritsiko gara, muino hau igoko dugu, gain zabala du eta bertan postontzia ere badago eta jarraian Atatxara jeitsiko gara zuzenean.

Jadanik azken zatia besterik ez zaigu gelditzen, baina ez horregatik interesgarria ez dena, Atatxatik Ungino mendiaren azpitik doan bidezidorra benetan egitea merezi duen jeitsiera da, Ias ibaiaren arroila eta Unginoko haitzaren eta begiaren ikuspegi paregabea izango ditugu. Honela 600 metro pasako desnibel negatiboa gaindituta Agiñaga herrira itzuliko gara pista zabal batetik eta egun osoko ibilaldiari amaiera eman.

Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
parquing

Agiñaga herria, hasiera puntua

árbol

Gorbeo

foto

Menditu eta Kukutxoak senda

fuente

Iturrigorriko Iturriak

cima

Iturrigorri (1073m)

refugio

Goizalde aterpea

hondakin arkeologikoak

Lastrilla zutarria

foto

Ungino eta Atatxa alderako ertza

cima

Ungino (1099m)

cima

Eskutxi (1185m)

árbol

Ungino landa

cima

Somomendi (1170m)

Lepoa

Atatxa mendatetxoa

foto

Menerdu aldeko jeitsiera

Edificio de interés

Agiñaga herria, amaiera puntua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau