Denbora  3 ordu 51 minutu

Koordenatuak 960

Noiz igoa 21 de abril de 2013

Noiz egina abril 2013

  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     
-
-
942 m
540 m
0
2,1
4,2
8,38 km

Bisitak 1803, kokapena 83

Nondik gertu Aginaga, País Vasco (España)

Zumarragako Aginaga auzotik abiatzen da ibilbidea. Baserria albo batera utziz segituan hasten da gorantzako aldapa. Ziurrenik, hasierako aldapa hau izango da ibilbide guztian zehar gogorrena. Haurrak ez dira kexatzen hasiko oraindik. Bidea lasai doa Oletako leporaino. Han gurutzea eta atzean aterpe txukuna aurkituko ditugu.

Guztia zelai, aldapa suabearekin Samiñorako bidea hartzen dugu. Haurren lehen kexak azalduko dira, Oletako gurutzea Samiño zelakoan! Ez da bide zaila eta lehen pinudira iritsiko gara, metro batzuk aurrerago egin da ezkerrera hartuko dugu tontorrera doan bidea. Hemendik aurrera abere dezente ikusteko aukera izan dugu: ahuntzak (taldean gutxitan ikusi duguna), zaldiak eta txekorrak.

Bidean zati gehienen batura zuhaitz gabea da, bestela, pinudiak dira nagusi.

Samiñon ere denbora luzez egon gaitezke inguruko mendiei begira eta zein den zein asmatzen!
Gurutzea erreferentzia geodesikoaren azpian dago metro batzuetara.

1 komentario

  • argazkia katzaola1

    katzaola1 07-may-2018

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Gehiago ikusi

    Otso polita eta atzeden garria

Nahi izanezkero edo ibilbide hau