Koordenatuak 1000

Noiz igoa 23 de enero de 2020

Noiz egina enero 2020

-
-
1.038 m
746 m
0
2,8
5,6
11,24 km

Bisitak 47, kokapena 0

Nondik gertu Madotz, Navarra (España)

OSORIK IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/agiri-eta-sollaundi-madotzetik.html
Sarrera honetan, Agiri despopulatuari bisita egiteko ibilbide zirkularra azalduko dut. Ibilbide ederra, bereziki Agiri eta Sollaundi artekoa, eta ondoren Ataka haranetik itzuleran Errolanen Harria ikusteko aukera eskaintzen duena.

Erdi aroan uzturiko herriaren indusketak bisitatuko dira, egun eliza bereziki ikusgai dugularik. Herri berezia, altuera aldetik garaia baina Aralarreko Santutegitik gertukoa eta antza denez izurrite beltzaren ondoren despopulatzen hasitakoa. Eragin nabaria izan zuen izurrite horrek Nafarroan ere eta berez lur hobeagoak uztutzean, edo eta presio demografikoa arintzean, bizirik iraun zuen populazioak lur emankorrenak okupatu zituen, halako eremuak utziz.

Atako haranean hainbat trikuharri ditugu eta akaso bereziena Errolanen Harria zutarri edo Menhirra da.

Ibilbidea eta altimetria.







 Madotz herrira hurbilduko naiz bertan ibilbidea hasteko. Bihurgunean edo elizaren gibelean dugu kotxea uzteko beta. Motxila eta botak paratu eta ibilbidea hasteko prest. Bihurgunean abiatzen den pista hartuko dut. Bertan Aralarreko itzuliaren inguruko informazio ohola dago.





 Karrikatik zuzen abiatu.



 Apur bat aurrerago bidegurutze bat dago. Zuzen jarraitu beharko da.



 Artxueta eta Santutegiaren inguruan elurra ikusgai.



 Aurrerago bidegurutze bat topatuko dugu, oraingoan eskuineko pistatik jarraitu beharra dago.



 Apur bat aurrerago, pista soro batean amaitzen da, baina eskuinetik bidetxo bat ikusgia da. Handik jarraituko dugu basoan murgilduz.











 Hesi batetara iritsiko gara eta bertze aldera igaro beharko dugu. Bidea pistan bilakatu egiten da.



 Aurrerago pista zabalago batetara iritsiko gara eta eskuinetik jo beharko dugu.



 Gau hauek nahiko hotzak izan dira eta nabaria da.




Aurrerago eta pistaren eskuineko aldetik, Agirira iritsiko gara. GRaren zutoin bat dago eta eskuinetik iturria ikusterik dago.



Beraz pista eskuinetik utziko dugu despopulaturiko herriaren aurriak bisitatzeko. 


 Argi da iturria bertan izateak, herriaren kokalekuaren arrazoi nagusia izan zitekeela. Badirudi iturriaren inguruan etxe ezberdinak zabaldu egiten zirela eta iturriaren goiko aldean eliza.











Erdi Aroko despopulatu gutxi dira Nafarroako Agiriko despopulatua kontserbaturik dagoen bezalakorik. Madotz eta Aralarko San Migel lotzen dituen bidean kokaturik dagoen Aigirikoaren jatorriari buruz ezer gutxi ezagutzen da. Hala ere azken urteetan egin izan diren indusketei esker hainbat eraikin agerian utzi izan dira eta bereziki elizaren oinak eta zenbait harri landu bildu izan dira. Dekorazioa dutenak Uharteko udaletxean gordetak dituztelarik.


Nabarraldeko webean halako informazio eskuratu daiteke herria eta indusketen inguru:

"Las excavaciones han comenzado por la iglesia, de la que quedan restos de los muros y el cementerio. Unos metros más abajo está el pueblo, dónde una mirada atenta descubre montones de piedras correspondientes a las casas que hubo en este lugar. Su existencia se explica por la presencia de una fuente.

De su origen poco se sabe pero si se conoce su final: en 1359, cuando, junto con otros habitantes de otras poblaciones, se agruparon en Uharte Arakil. «Hay muy poca documentación», observa Arrese. Es un hecho registrado que en 1350 había 13 fuegos o viviendas habitadas. Pero fue mayor, ya que no se puede olvidar la epidemia de peste negra de 1348 y las distintas hambrunas de las que vino precedida, que solo en el valle de la Burunda bien pudieron reducir la población en un 40%. «Era una sociedad ganadera y agrícola, fundamentalmente de cereal», observa Arrese, que también destaca que no se ha encontrado restos de teja ni de objetos. También podría tener vinculación con el santuario de San Miguel de Aralar, dada su proximidad, que ya en aquella época era un lugar importante de peregrinación.

Concentración DEFENSIVA Agiri o Agiregi era una de las poblaciones que junto a Argindoain, Amurgin, Etxabe, Mustillano, Blastegi, Ilardia, Mendikoa, Epeloa, Gatizano y Urruzegi se integraron en Uharte Arakil en 1359 por razones defensivas a instancias del infante Don Luis de Navarra, que gobernó el viejo reino como lugarteniente durante la ausencia de su hermano, el rey Carlos II, entre 1351 y 1361.

No se trata de un hecho aislado, sino que se produce en el contexto de otras fundaciones como la de Etxarri Aranatz en 1312 y la de Lakuntza en 1347 tendentes a la defensa de la comarca, conocida como frontera de malhechores. Y es que, como consecuencia de la conquista de Gipuzkoa, Álava y el Duranguesado por parte de Castilla, Sakana pasará a soportar una presión fronteriza materializada en actos de guerra y un cuatrerismo mafioso protagonizado por señores guipuzcoanos y alaveses con la colaboración en ocasiones de gentes de la propia zona.

El plan ideado por el infante Don Luis estaba basado en una línea de recintos fortificados dónde se concentrase la población dispersa en numerosos asentamientos. Este proyecto no prosperó en el valle de Burunda, dónde se contemplaba Villafuerte, en torno al castillo de Irurita en Urdiain y Villadefensa, en Olazagutía. Según expertos en la materia, en Sakana había en los siglos XIII y XIV alrededor de 90 poblados. Sobre Agiri y su vinculación a Uharte Arakil también hay leyendas. La más extendida es que su última moradora fue una leprosa a la que no quería nadie. «Le acogió Uharte Arakil, y en agradecimiento, donó a Agiri al pueblo», afirma Eduardo Gonzalo."







 Elizaren oina eta egiturak







Mendiko maldara egokituriko altuera ezberdineko eraikinak ageri dira.







































 Uharteko udaletxean gorderik dauden dekoraturiko zenbait ginbel eta harlanduak.




parquing

Madotz

Madotz herrian izango dugu ibilbidearen hasiera eta itzulia.
hondakin arkeologikoak

AGIRI

Agiri herri despopulatuaren aurriak. Egun eliza industurik dago. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2020/01/agiri-eta-sollaundi-madotzetik.html
Aintzira

AINTZIRA

Atako haraneko antziratxo bi dauzkagu bertan ikusgai.
Waypoint

ATAKA

Pistaren erdian ate bat dago, eta ezkerretik ataka batetatik igaro gaitezke. Bertze aldean, eskuinetik desbideratuko gara Atako haranaren erdira jaisteko.
hondakin arkeologikoak

ERROLDAN HARRIA

Erroldan harria menhir bat da.
Intersection

Bidegurutze 01 Zuzen

Herriko bidegurutze honetan zuzen jarraitu.
Intersection

Bidegurutze 02 Eskuin

Pisten arteko bidegurutze honetan eskuinekotik segi.
Intersection

Bidegurutze 03 Eskuin

Soroan bukatu egiten da pista, beraz eskuinetik abiatzen den bidera pasa.
Intersection

Bidegurutze 04 Eskuin

Pistara irten eta eskuinetik segi.
Intersection

Bidegurutze 05 Eskuin

Pista nagusia utzi eta eskuinetik iturrira abiatu. Bertan daude Agiriko aurriak.
Intersection

Bidegurutze 06 Eskuin

Agiritik atera eta metro gutxi batzuk aurrerago eskuineko bidetik pista utzi beharko dugu.
Intersection

Bidegurutze 07 Eskuin

Eskuinetik desbideratuko gara Sollaundi mendira joateko.
Intersection

Bidegurutze 08 Eskuin

Ata haraneko pistara iritsi eta eskuinetik jarraitu.
Waypoint

HESI 1

Bidean topatuko dugun aurreneko hesia.
Waypoint

HESI 2

Pistan topatuko dugun bertze hesia.
fuente

Agiriko iturria

Iturri honen inguruan sortu egin zen Agiriko herria.
fuente

Madotzeko iturria

Herrira irisi aurretik, dolina batean topatuko dugu iturri hau.
Intersection

Pista Eskuin

Mendi lepoan pistara atera eta eskuinetik jarraitu.
cima

SOLLAUNDI

Sollaundi mendiak tontorra ertze eder batek osatu egiten du.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau