Denbora  5 ordu 2 minutu

Koordenatuak 455

Fecha de subida 26 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
57 m
7 m
0
2,7
5,5
10,98 km

Bisitak 529, kokapena 5

Nondik gertu Bidache, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Bidaxune. Elizaren atari nagusiaren paretik Jondoki Jakobe kale nagusian zehar abiatuko gara. Etxe bikainen artean emango ditugu lehen urratsak eta biribilunera iristean, eskuinera joko dugu Gixune eta Samatze aldera doan errepidea bilatuz. Bide bazterretik segi eta berehala judutarren hilerriarekin egingo dugu topo. Irekita dago eta bertan gazteleraz eta hebraieraz idatzitako hilarriak ikusiko ditugu. Beherago, errepide nagusia utzi eta eskuinera ateratzen den bidetik Bidaxuneko portura iritsiko gara. Biduzeren paraleloan doan pistatik barna erraz helduko gara ibaia zeharkatzen duen zubiaren ondora.
Zubia. Gertu Agramondarren gaztelua eta atsedenleku bat ikusiko ditugu. Gazteluari bisita azken unerako utzi eta aurrean dugun zubia gurutzatuko dugu. Berehala, eskuin aldera ateratzen den hartxintxarrezko bidea jarraituko dugu. Etxeak atzean utzi ondoren, Biduze ibaiaren paraleloan doan bidea belarrezkoa bihurtuko da, gorabeherarik gabe bost kilometroz Akamarreko porturaino hedatuz. Garai batean, ibaian zehar merkantziak garraiatzen zituzten gabarrak tiratzeko idiek bide hau erabiltzen zuten. Alde batean arto sail handiak ikusiko ditugu eta ibaiaren ertzean makal, lizar eta beste zuhaitz mota asko. Tarteka atsedenerako mahairen bat edo beste aurkituko dugu eta aurrerago Lihuri ibaiak bere urak Biduzera isurtzen dituen lekua. Kiwi landaketa handi bat atzean utzi eta Akamarreko portura iritsiko gara.
Akamarre. Herrira igotzeko seinale horiak ikusiko ditugu, baina guk ibaia gurutzatzen duen zubia bilatu, hau gurutzatu eta aurrera joko dugu. Bidaxunera doan errepidean barna metro batzuk bete eta berehala, lehen bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu. Abiapuntura iritsi arte marka horiak bidelagun izango ditugu eta zalantzarik izanez gero, beti zuzen doan bidea aukeratu behar dugu. Arto sail handien artean irekitzen den errepide txiki honetatik aurrera egingo dugu, noizean behin baserri batzuen ondotik pasatuz. Pixkanaka jaisten hasi eta eskualdearen ikuspegi zabalaz gozatzeko aukera izango dugu. Etxe multzo bat atzean utzi eta bidegurutze batera ailegatuko gara, gurutze eder baten ondora.
Gurutzea. Bide-seinaleak jarraituz, eskuinetik aldapa jaisten hasiko gara eta bihurgune pare bat pasa ondoren, ezkerretik Bidaxuneko lehen etxeetara helduko gara. Elizaren dorrea erreferentzi puntu bezala hartuz, Lihuri ibaiaren ondora jaitsi eta zubi zaharra gurutzatuz Robyren errota ikusiko dugu. Herritik gertu maldan gora abiatuko gara eta eskuinera ateratzen den edozein kaletatik Jondoki Jakue kale nagusira igoko gara. Orain bakarrik gaztelua bisitatzea falta zaigu. Horretarako elizara itzuliko gara eta gertu dagoen atsedenlekua bilatuko dugu. Parez pare, Euskal Herriko historiaren zati bat izan den Agramondarren gaztelua ikusiko dugu.

AGRAMONDARRAK. Nafar leinu hau Nafarroako erreinuari lotuta egon zen XII. mendetik XVI.era eta politikoki XV. mendean eragin handia izan zuen. Agramondarren jatorrizko etxea Burgue-Erreitin zegoen, baina Aturri ibaiak itsasorantz zuen irteeragatik, agramondarrak sortetxea utzi eta XIV. mendean Bidaxuneko gaztelura etorri ziren bizitzera eta harrez geroztik agramondarren leinu nagusiaren egoitza bihurtu zen. Eragin handiko familia izan zen, bai inguruko lurraldeetan bai Nafarroako erresumaren bilakaeran ere. Bibiano, Agramonteko jauna, Antso VII.a azkarraren basailu izan zen; bera eta bere leinua beti Nafarroako erregearen zerbitzura egongo zirela zin egin zuen 1203an.
Nafarroako erreinuaren ondorengotzak leinuen arteko borroka latzak eragin zituen. Agramondar eta beaumondar leinuen arteko liskar eta konponezinak 1438an gerra zibil bortitza piztu zuen. Horrela, agramondarrak Aragoiko Joan II.a Trastamarakoaren alde atera ziren eta beaumondarrak, berriz, Karlos IV.a Bianako printzearen alde. Anaia arteko gerra honek euskaldunak banatu zituen. Etengabeko gatazka hauen ondorioz, 1512. urtean Aragoiko Fernando, Errege Katolikoa izan zenak Nafarroa osoa indarrean hartu zuen beaumondarren laguntzarekin. Handik aurrera Gaztelako erregeak izendatutako erregeorde batek agindu zuen Nafarroan.
  • argazkia Bidaxune
  • argazkia Portua
  • argazkia Roburen errota
  • argazkia Agramondarren gaztelua
  • argazkia Bidaxune
Bidaxune
  • argazkia Portua
Portua
  • argazkia Roburen errota
Roburen errota
  • argazkia Agramondarren gaztelua
Agramondarren gaztelua

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta