Denbora  5 ordu 10 minutu

Koordenatuak 1367

Noiz igoa 27 de enero de 2019

Noiz egina enero 2019

-
-
477 m
7 m
0
2,6
5,1
10,21 km

Bisitak 81, kokapena 1

Nondik gertu Benicàssim, Valencia (España)

Urteko aurreneko egunean buruturiko ibilbide ederra plazaratuko dut sarrera honetan. Benicasimetik abiatuta, Aguilles de Saint Aguedarako igoera, baina oraingoan Hego aristatik. Jaitsiera bide normaletik burutuko dut, ibilbidea zirkularra egiteko asmoz. 10 kilometro ingurukoa eta 500 metrotako desnibelduna. Aristatik ibiltzea arras polita da, baina tentuz ibili beharra dago, batetik bidea galtzea erraza delako eta bertzetik zenbait guneetan pasabide arriskutsuak izango ditugulako. Sokarik ez da behar baina amildegiak direla eta kontu handiz zeharkatzeko tarteak izango ditugu.

Ertz edo arista hau ederra oso da, bereziki pinadi eta harri gorrizkaren arteko kontrasteak eta haizearen higadurak harrietan sortutako forma bereziengatik. Zenbait tarteetan ere oso aereoa da eta gainera paisaiaren kontraste ederrak eskaintzen ditu itsasoa arras gertu duelako.

Guzti honengatik zailtasun ertaineko edo zaila bezala sailkatuko dut bidea.



Ibilbidea eta altimetria.







Benicasim herriko kanpinetik goizean goiz hasiko naiz ibiltzen. Bertatik ikusi egiten da gaurko txangoaren zati nagusia, hots, ertza.





 Aguillesen gailurra eta hego ertza ikusgai.



 Gaurkoan jende gutxi topatuko dut kontutan izanik bart urte amaierako gaua zela eta batek baino gehiagok parranda egin izan duela.

Kanpinetik irten eta eskuin aldera abiatuko naiz, herriaren erdialdera, tren zaharraren eskultural edo enparantzaren azpitik igarotzeko.



Herrira iritsi eta Carrer de Santo Tomasen, turismo bulegoaren parean, eskuin aldeko karrika hartuko dut. Bertan enparantza txiki bat iturri batekin dago eta han ibilbide ezbedinen informazio ohola ere.







 Aguilles palmondoen gibelean.



Karikatik errepide nagusiaren azpitik igarotzen den tunelera iritsiko naiz.



Errepidea zuzenean jarraituz, eskola batetara iritsiko naiz eta gorago bidegurutze bat izango dut. Eskuinetik errepidea tren bideen gainetik igaro egiten da.







Errepidea pista batean bihurtu egiten da eta autopista alderat gorat egiten du.



Autopistaren parera iritsi eta tunel baten bitartez bertze aldera igaroko naiz.







Pistak gora jarraituz antena batetara iritsiko naiz, altu batean kokaturik dago.







Aldapa beherat egin eta bidegurutze bat topatuko dut, oraingoan ezkerreko aldetik jarraituko dut.



Bidea aurrera eginez Montorneseko gaztelua dagoen menditxoa ikusteko aukera dut. Bertze sarrera honetan, http://mendikosterak.blogspot.com/2018/01/benicassim-mortornes-gaztelua-bartolo.html, ibilbide bat duzue gaztelua bisitatzeko.



 Gaur igo beharreko hego ertza ere ikusgai da.







Apur bat aurrerago bidegurutze bat izango da, eskuinetik pista nagusia utziz.





Metro gutxi batzuk ibili eta igoera normaleko bidegurutzea izango da. Gaurkoan aldiz eskuinetik jarraitu beharko dut ertza edo aristaren hasierara iristeko.





Eskuineko pistatik 200 bat metro segi eta ertzaren aurreneko hormak ikusiko ditugu. Bertan harri multzo edo kahir bat ikusgai da. Hemendik aurrera hasiko da ertzaren igoera. Erne ibili bidea ez galtzeko. Zenbaitetan ez da soberan argia, baina arista gehienean zehar kahirnak bilatzerik izango dira, edo bertzelakoan logika aplikatuz bidea somatu daiteke. Hala ere bidea galtzekotan berriz ere erreferentzia argiko puntura itzuli, bertzelakoan posible liteke zenbaitetan horma edo amildegietara iristea eta zailtasun galantak topatzea. Traka eramateak lagungarria izan daiteke ere.






 Bidea bertan utzi


 Bertatik nator


 eta hemendik sartu beharra dut


 Aurreneko haitzak eta bidea topatu beharra.


Ertz honek, arestian aipatu bezala ederra oso da pinuek eta gainontzeko landareak sortzen duten kontrastea dela eta. Ez da bide oso ibilia eta normalean jenderik gabekoa. Ez da beharrezkoa sokarik eramatea, ez dago gailurretik aurrerako tartean bezala kordarekin pasabiderik, baina gorako bideak bere zailtasunak ditu. Zenbait tontor era bat aereo edo estraplomatuetara igotzeko aukera eskaintzen dit. Igoera osoan zehar paisai bereziak eta argazki ederrak egiteko beta izango dut. Eremu batzuk natur gune babestuak dira era, bere mikrolandaredia dela eta. Honek paisai berezi batetan zehar gora egiten dudalaren isla da.

Igoeran bi edo hiru gailurtxo bisitatuko ditut. Pausu batzuk destrepe ederrekoak eta zenbait igoera plaken bitartez egindo ditut.

Oro har ederra oso, esperientzia galanta eta berezia.

Eta azalpenik gabe, igoerako argazki sorta ederra eskaintzen dizuet, zuek ere paisai hauetaz goxatu ahal izateko.





GEHIAGO IRAKURTZEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2019/01/aguille-saint-agueda-hego-arista.html
Intersection

Bidegurutzea 01 eskuin

Kanpinetik irten eta eskuin aldetik herrira bideratuko gara.
Waypoint

Tren bide zahar monumentua

Tren bide zaharra igarotzen zen bideetako zubia eskultura erraldoi gisa dago errotonda batean.
Tunel

Trenbide azpitik

Trenbideen azpitik igarotzeko troka batetako tunela dago.
cima

AGILLE SANT AGUEDA

Aguilles San Aguedaren tontor nagusia.
Waypoint

ANTENA

Mendatetxo batean antena bat ikusgai dugu.
Waypoint

ARISTA HASIERA

Aguilles Sant Aguedaren hego aristaren hasiera. Bide edo pista utzi eta ezkerretik bidexkara pasa.
Tunel

AUTOPISTA

Autopistaren azpitik tunel honen bitartez bertze aldera pasako gara.
Intersection

BIDEA

Bide nagusira irtengo naiz puntu honetan eta jaitsiera ezkerretik jarraitu ere.
Waypoint

BORDA

Korta edo korraliza zahar baten aurriak,
Waypoint

ERREPIDEA

Errepide generalaren azpitik tunel baten bitartez igaro. Zuzen jarraitu karrikatik gora.
Intersection

Bidegurutzea 02 Eskuin

Herriko karrika nagusia utzi eskuinetik errepide generalera. Turismo bulegoa eta elizaren parean dagoen plazatxotik.
Intersection

Bidegurutzea 03 Eskuin

Trenbideak goitik igarotzeko eskuineko errepidetik gorat egin.
Intersection

Bidegurutzea 04 Eskuin

Pista autopistara hurbildu egiten da. Puntu honetan eskuin aldera jo. Landarediz beteta baden arren tunel bat ikusiko dugu autopistaren bertze aldera igarotzeko.
Intersection

Bidegurutzea 05 Ezker

Bidegurutze honetan ezkerreko pistatik jarraitu.
Intersection

Bidegurutzea 06 Eskuin

Pista nagusia bertan utzi eta eskuin aldera jo.
Intersection

Bidegurutzea 07 Eskuin

Mendi ertzara edo aristara iristeko eskuineko bidetik jarraituko dugu. Jaitsieran aldiz, bertze bidetik iritsiko gara puntu honetara.
Intersection

Bidegurutzea 08 zuzen

Puntu honetan zuzen jarraitu bide nabarienetik
Waypoint

Oroigarria

Harriz osaturiko dorretxoa.
campamento

Kanpina hasiera

Kanpinean dugu ibilbidearen hasiera eta bertatik ikusgai dugu Aguilles Sain Aguedako mendi-ertza ederra.
Waypoint

MICROFLORA

Mikrolandarediaren erreserba. Arista gutxi ibilia dela islatzen du honek.
cima

TONTOR 1

Mendi ertzean tontortxo ezberdinak daude, edo zenbait haitz aereoak. Hauxe da aurrenez topatuko dudan nagusiena.
cima

TONTOR 2

Mendi ertzeko bigarren tontor aereo eta berezia. Bidean gehiago topatuko ditugu.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau