Denbora  3 ordu 35 minutu

Koordenatuak 1009

Fecha de subida 15 de diciembre de 2018

Fecha de realización diciembre 2018

-
-
809 m
490 m
0
2,6
5,2
10,39 km

Bisitak 140, kokapena 4

Nondik gertu Echarri-Aranaz, Navarra (España)

Gaurko txangoa, Etxarriko kanpigetik irtenda Trikuharrien ibilbideko zati bat burutu dugu, Ahuntzetxerarte. Txango zirkularra osatzeko bertze toki batetik jaitsi eta harizti zaharren eremutik abiapuntura itzuliz.

10 kilometro baino apur bat gehiagoko distantzia eta 400 metro inguruko igoera eta jaitsierakoa.

Ibilbidea eta altimetria.







Kanpinera sartu aurretik dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta dena prestatu ondoren etorritako errepidearen aldameneko pasalekutik abiatuko gara.







Urmael txiki bat ikusgai izango dugu segituan.



Apur bat aurrerago, ezkerreko pistara pasako gara. Ibilbidea markaturik dagoenez ez dago galtzeko aukera gehiegirik, hala ere erne ibili puntu batzuetan.



Pista basoan barneratzen da eta zuhaitzen azpitik ibiliko gara berriz ere aparkalekura iritsi arte. Basoa izango da ibilbide honen xarmaren elementu nagusiena, baina ez bakarra.







Aurrerago pistan bidegurutze bat dago, gure kasuan ezkerretara segi, hesitik gertu eta metro gutxi batzuren buruan eskuineko bidea hartu beharko dugu.







Hortik aurrera pista igotzen hasiko da eta zenbait bihurgune ditu, emeki emeki altuera irabazten laguntzeko.







Gañaundi mendira gerturatzean, aldapak asko baretzen dira. Eta oso gertu ikusgai izango dugun aurreneko trikuharria, eta gaurko ederrenera, iristiko gara. Maitzegur du izena. Ganbara txikikoa eta harlauzak barruko aldera makurtutak, tumuluaren pisuaren indarrarengatik.















Maitzegur menditik igaro eta bidea jarraituz Etxarriko kanpinetik datorren pistara iritsiko gara.







Pista gurutzatu eta zuzen abiatzen den bidea hartuko dugu, bigarren trikuharria bisitatzeko.







Aldapatxo txiki baten ostean, Fagamendira iritsiko gara. Tontorrean eta zuhaitzen artean ageri da trikuharri honen tumulu handia. Informazio ohol bat ere topatuko dugu.















Bi harlauxa ikusgai ditugu baina tumulua profanaturik dago eta horregatik goiko aldea hobi baten antzera ageri zaigu.

Tontorretik metro gutxi batzuk atzera egin behar ditugu bidea jarraitzeko. Erne ibili, atzera begiratzen ez baduzue ez bai dituzue markak ikusiko.




Bertze isurialdera maldatik jaisten hasi eta apur bat aurrerago zutoin bat ikusgai dugu.



Bidea segi eta aurrerago zati maldatsu bat izango dugu, berriz ere pista nagusira jaisteko. Bertan geroago hartuko dugun bidegurutze bat dago.















Pista gure ezkerretik jarraituz Ahuntzetxera iritsiko gara. Hala ere metro batzuk aurrerago eskuinetik desbideratuko gara, pista zahar honetatik Ahuntzetxera iristeko bidetxo politagoa delako.







Eta azkenean Ahuntzetxera iritsiko gara.


















GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2018/12/etxarriko-kanpigetik-ahuntzetxe-eta.html
Errepide aldameneko pasealekua ezkerretik jarraitu.
Fagamenditik atzera egin metro gutxi batzuk eta ezkerretik jaisten segi. Markak ikusgai dira atzera begiratzean
Urrizpeko troka eta errekatxora iristean, zuzen jaisten jarraitu.
Errepidera aterako gara eta zuzen jarraitu
Maitzegurreko trikuharria.
Etxarriko kanpina eta igerilekuen aurreko aparkalekua. Abiapuntua
Ahuntzetxeko aterpea.
Fagamendiko trikuharria izen bereko mendi tontorrean dago.
Errepidea utzi eta ezkerreko pista hartu.
Ezkerreko aldeko pista segi.
Oraingoan eskuinetik segi.
Pista ezkerretik jarraitu, aldapa gutxiago bai dago bertatik.
Oraingoan ezkerretik.
Pista zeharkatu eta zuzenean magaletik igotzen segi.
Igotzean zuzen jarraitu pistatik eta jaitsieran eskuinetik desbideratuko gara, pista makurragoa harturik.
Eskuineko pista zaharretik Ahuntzetxe iristeko politagoa da.
Ezkerretik pista utzi eta haritz zaharren eremuan sartu.
Eskuineko bidea hartuko dugu. Zutoinak norantza ezberdinak adierazten ditu.
Zuzen jarraitu.
Haritz hau monumentua izendatua da.
Haritz zahar berezia. Eborra zulaturik dago eta pertsonak bertatik igarotzerik dugu.
Bertze haritza zahar ederra.
Toponimoa izendatzen duen harri landu bat dago.
Pista nagusia gurutzatu.
Urmael txikitxo bat dago bertan.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta