-
-
848 m
2 m
0
7,4
15
29,43 km

Bisitak 1256, kokapena 21

Nondik gertu Pagoaga, País Vasco (España)

Aiako Harria Parke Naturalaren zeharkaldia, Urumea ibaitik Bidasoara, parkeko mendi esanguruatsuenak igoz. Bi etapatan egindako zeharkaldia, Arritxulo Aterpean lo eginez (http://www.arritxulo.org/).

Orokorrean zeharkaldiak GR-121 a jarraitzen du baina ez bide osoan, mendi gailurretara iristeko desbideratzen baita.

Pista eta bide errazetatik igarotzen da gehienetan, baina zenbait gailurren jeitsierak (Urdaburu, Aldura, etb.) malkartsu xamarrak dira eta irristakorrak egon daitezke bustiak egotekotan. Zati delikatuena Aiako Harriko hiru gailurren zeharkaldia da, bertan eskuak erabiltzea eskatzen duten zenbait trepada aurkitzen baitira.

Guk egun eta erditan egin genuen:

1. etapa. Ugaldetxotik (Hernani, Urumea ibaiaren alboan) Arritxulegira ondoko gailurrak igoz:

• Urdaburu (596m)
• Aldura (542m)
• Zaria (635m)
• Bunanagirre (778m)
• Bianditz (827m, gailurra parketik kanpo dago)
• Errenga (789m)

2. etapa Arritxulegitik Endarlatsara (Irun, Bidasoa Ibaiaren alboan) ondoko gailurrak igoz

• Erroilbide (832m)
• Txurrumurru (821m)
• Irumugarrieta (806m)
• Pagogaina (484m)

2013ko azaroaren 23 eta 24an egindako zeharkaldia, eguraldi hotz eta hezearekin.


Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta