Zailtasun maila   Zaila

Denbora  3 ordu 4 minutu

Koordenatuak 278

Fecha de subida 4 de marzo de 2017

Fecha de realización marzo 2017

-
-
787 m
422 m
0
1,3
2,5
5,01 km

Bisitak 788, kokapena 14

Nondik gertu Arditurri, País Vasco (España)

Hiru dira Aiako Harriko granitozko mazizoa osatzen duten mendi ezagunenak: Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide. Inguru hauek, Euskal Herriko lurralde zaharrenak dira. Orain dela 300 milioi urte, Arkaiko eta Lehen Aroan, egungo Euskal Herria itsasoa zen eta honek eragin handia izan zuen gure mendien eta haranen sorreran, eta ondorioz, gure arbasoen bizimoduan. Duela 250 milioi urte, Lehen Aroa amaitzear zegoela, Aiako Harria itsas azpitik sortu zen, Urtsuia, Adi eta Iratiko mendiekin bi uharte sortuz, beste lurralde guztiek urpean jarraitu zutelarik. Mazizoa, berez, granitozko mendi-puska batez osaturik baitago (granitozko batolitoa) eta bere oina Artikutzako urtegitik San Martzialgo baselizaraino hedatzen da. Ekialdeko hegia leunagoa da baina mendebaldekoa, berriz, oso malkartsua.

Aritxulegiko tunelera heldu aurretik dagoen harrizko pista hartu, lepora igo eta ezkerraldetik, mazizo aldera zuzentzen den xendatik aurrera egingo dugu. Pixkanaka altuera hartuko dugu eta Enarriren magalera iristean, bide nagusia utzi eta zuzenean igotzen jarraituko dugu. Gure aurrean, alertzeen basoaren gainetik, orain arte ezkutaturik egon den granitozko mazizoa agertuko zaigu. Alanbrezko hesiaren paraleloan doan bide nabarmenak Erroilbideren horma bertikalera gerturatuko gaitu. Laster, Arrisoro izeneko lepora iritsiko gara eta ezkerretik, beherantz zuzentzen den xenda hartuko dugu. Berriro alertzeen artean sartuko gara eta tarteka pagoren bat edo beste azalduko zaigu. Jaisten hasi eta gorantz begiratuz, paraje malkartsu horiek oraindik zeharka ezinak irudituko zaizkigu. Poliki igotzen hasiko gara, baina oraingoan inguruaren itxura aldatu egingo da erabat, orain arte bidezidor markatuak eta malda leunak izan ditugu lagun, hemendik aitzina, berriz, xenda haitzen artean galtzen da eta parajeak deskubrituz egingo dugu aurrera. Malda gogortu egingo da. Bat batean, haitz batzuen artetik ateratzean, Txurrumurru eta Irumugarrietako amildegiak, ezproiak eta korridoreak, paraje malkartsuak bezain ederrak. Paisaia zoragarri honetaz gozatu ostean, martxan jarri eta tontorreraino eginbeharreko bidea kontu gehiagorekin egin beharko dugu, lurra bustirik dagoenean batik bat. Lurra ilunagoa da eta hezetasun handia izaten da, toki laiotza baita. Tontorrera heltzean, Erlaitz kirol elkarteak jarritako buzoia eta ikuspegi zabala.

Gandorretik aurrera egingo dugu belarretan marrazten den xendatik, baina berehala lehen oztopoarekin egingo dugu topo, Lizarretako gaina, gure eskuez baliatzea eskatzen duen bost metroko harresia (I goi.). Lehen zailtasuna gainditu eta Txurrumurruren oinera jaitsiko gara segidan, ibilbidearen zatirik delikatu eta arriskutsuena den lekura hain zuzen ere. Hogei metroko desnibela duen igarobide bertikal eta airetiko hau gainditzeko (II goi.), uztaiez eta haitzean tailatutako zuloez baliatu beharra dago, beraz trebezia eta lasaitasuna behar dira. Lehen zati hau pasa eta gero, tximinia bat izango dugu hurrengo erronka eta eskuez baliatuz erraz igoko gara tontorrera. Zeharkaldiko zatirik zailena gainditzeak emango digun poztasunak aurrez aurre dugun postal paregabeaz gozatzen lagunduko digu.

Zeharkaldia osatzeko, azken tontorrera igotzea faltako zaigu, Txingudiko badiaren talaia paregabea den Irumugarrietara. Gandorrean, iparralderantz joko dugu tximinia txiki batetik jaitsiz eta segidan belarretatik zabaltzen den xenda segituz erraz igoko gara tontorrera. Oso nabarmena den bide zabaletik erraz jaitsiko gara Elurretxeko lepora.
  • argazkia Arritxulo aterpea
Arritxulo aterpea
  • argazkia Enarri
Enarri
  • argazkia Arrisoro
Arrisoro
  • argazkia Erroilbide
Erroilbide
  • argazkia Lizarretako gaina
Lizarretako gaina
  • argazkia Txurrumurru
Txurrumurru
  • argazkia Irumugarrieta
Irumugarrieta
  • argazkia Muganix
Muganix

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta