-
-
1.747 m
1.088 m
0
1,6
3,2
6,47 km

Bisitak 178, kokapena 4

Nondik gertu Canfranc, Aragón (España)

Gaurko ibilbidea egiteko Aisa (Huesca) herrira joan gara eta handik "la Cleta" izeneko parajera.

Errepidea amaitzen den tokian kotxea utzi dugu.

Txangoan, bestek beste, ikusten diren mendiak: Aspe, Liena del Bozo, Liena de la Garganta, Punta del Sombrero, Punta de Lecherin, Mallos de Lecherines, Punta Rigüelo,....

Ibilbide balizatua (marka txuri berdeak). Txangoak, momentu batean, GR-11 ibilbideko zati bat partekatzen du.

Eguraldi ezin hobea izan dugu mendi buelta emateko. Toki aparta. Ikuspegi benetan ederrak.
---------------------------------------------------------------------------------
PIRINIOAK

Pirinioak, Pirinio mendiak edo, Ipar Euskal Herrian, Bortuak (antzina euskaraz Auñamendiak) Iberiar penintsularen eta Europako kontinentearen artean kokatutako mendilerroa da. 415 kilometrotan zehar hedatzen da mendebaldeko Bizkaiko golkotik (Ozeano Atlantikoan) sortaldeko Creusko lurmuturrera (Mediterraneo itsasoan), eta erdialdean 150 kilometroko zabalera du. Mendebaldeko muturrean dago Euskal Herria.

Iparraldeko isurialdean, Akitania, Languedoc-Rousillon eta Erdialdeko Pirinioak eskualdeetan zehar hedatzen da. Hegoaldekoan, Hego Euskal Herria, Aragoi eta Katalunia zeharkatzen ditu. Andorrako estatu txikia Pirinioetan kokatua dago, Kataluniaren ipar-mendebaldean parean.

Etimologia

Dirudienez, Pirinioak izena greziar mitologiako Atlasen alaba Pirene-ri zor zaio. Greziarren ustez, Pirene ingurune honetan bizi zen gazte bat zen, Herkulesek bere bidaietako batean eraman zuena.

Beste teoria batek dioenez, euskal jatorria izango luke toponimoak. Honen arabera, jatorrizko izena Ilene os izango litzateke, Ilargiaren mendiak, Ilene ilargia baita.

Geologia

Ezaugarri geologiko nabarmenenetako bat bere disimetria da, bai zeharka (malda handiagoa da Frantziako aldetik), baita luzetara ere (Atlantiko aldera emeki jaisten den bitartean, Mediterraneoan bat-batean egiten du).

Aro tertziarioan sortu ziren, toleskuntza alpetar-himalaiarra gertatu zenean. Egiturari dagokionez, Alpeekiko erabat desberdinak dira, izan ere, hauetan mantuen lerrakuntzak garrantzi handia duen bitartean, Pirinioak toleskuntza autoktonoaren ondoriozko mendikatea dira.

Glaziarrak

Kuaternarioko glaziazioak eragin handiagoa izan zuen Piriniotan penintsulako gainerako mendikateetan baino eta honen ondorioz, modelaketa glaziarraren aztarnak ikusten dira Canigo-tik Adi mendiraino.

Gaur egungo ibon gehienek jatorri glaziarra dute. Pirinioek zirku-glaziarrak eta mihi txikiak 3000 metrotik gora aurki daitezke bakarrik: Balaitus, Vignemale, Monte Perdido eta Maladeta.

Bioaniztasuna

Alpeen ondoren, bioaniztasun handieneko bigarren gunea da Pirinioak Europan. 4500 landare espezie baino gehiago bizi dira, Europako espezieen herena. 346 bertan bakarrik aurki daitezke, beraz, Pirinioetako endemikoak dira. Bioaniztasunaren arrazoia bi itsaso lotzea, Atlantikoa eta Mediterraneoa da.

Flora

- Sorbus chamaemespilus. Otsalizarraren familikoa, 1,5 metroko zuhaixka, estai subalpetarrean bizi da.
- Phyteuma hemisphaericum. Kanpanulazeoen familiakoa da eta gailurretako belardietan eta granitozko harrien arrakaletan bizi da.
- Salix herbacea. Sahats arrastakaria, klima hotz gogorretakoa.
- Gentiana burseri. Pirinioetan bakarrik bizi da, eta 30-40 zentimetrokoa da.
- Salix pyrenaica. Sahats mota bat da, metro erdikoa. 1.200-2.500 metro artean hazten da, eta batez ere mendebaldeko Pirinioetan dago.

Pirineistak

Mendikate honen azterketan aritutako mendizale eta zientzialari ospetsuetako batzuk hauek dira:
- Louis Francois Ramond de Carbonnières (1755-1827), naturalista.
- Henry Russell (Toulouse, 1834 - Biarritz, 1909), Russell-Killough kontea.
- Franz Schrader (Bordele, 1844 - Paris, 1924), geografoa.

Eskiatzeko zein aisialdirako instalazioak

Mendikate honetan aisialdirako egokitutako ingurune ugari dago, klimak eta edertasunak erakarrita jende asko gerturatzen baita. Eskiatzeko instalazioek toki ugari behar dutenez, erabat eraldatu dute goi-mendian egiten den lurraren erabilera.

1.- Espainian dauden eski-estazioak hauexek dira: Candanchu, Astun, Formigal, Panticosa-Los Lagos, Cerler, BoíTaül Resort, Baqueira Beret, Port-Ainé, Port del Comte, Espot Esquí Parc, Tavascan, La Molina, Masella, Vall de Núria, Vallter 2000, Rasos de Peguera.

2.- Andorran: Ordino Arcalis, Pal Arinsal, Pas de la Casa-Grau Roig, Soldeu el Tarter, La Rabassa.

3.- Frantzian: La Pierre-st Martín, Artouste, Gourette, Luz Ardiden, Cauterets, Hautacam, Bareges, Gavarnie-Gèdre, La Mongie, Piau Engaly, Saint Lary, Val Louron, Peyragudes, Luchon Superbagneres, Porte Puimorens, Ax-Les-Thermes, Font Romeu, Les Angles, Puyvalador, Formigueres, Puigmal 2600, Cambré d´Aze, Guzet, Les Mont d´Olmes, Ascou-Pailheres, Mijanes-Donezan.

Iturria: Wikipedia.

2 iritzi

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 09-jul-2018

    He realizado esta ruta  ver detalle

    Zoragarria, paregabea, ikaragarria, sekulakoa, egundokoa,...

  • argazkia Ibiltari'75

    Ibiltari'75 09-jul-2018

    Mila esker, Ibiltari'75!

Si quieres, puedes o esta ruta