Denbora  4 ordu 15 minutu

Koordenatuak 1256

Fecha de subida 25 de febrero de 2019

Fecha de realización febrero 2019

-
-
1.032 m
700 m
0
3,2
6,3
12,65 km

Bisitak 47, kokapena 1

Nondik gertu Biurrun, Navarra (España)

Gaurko txangoa Iruñerriko mendi errangurantsuenetariko batetara da. Biurrun herritik errepidetxoa jarraituz, Ondarra, izandakoaren eraikinen aparkalekutik hasita, hain zuzen ere. Ibilbide zirkularra osatzen ahalegindu gara, nahiz eta zatitxo bat bide beretik burutu.

Aitzkibel mendira igoko gara eta ondoren Erreniegako baselizara eta tontorrera igo. Jaitsiera Frankoandiaren magaletik edo Erreniegako Hego magaletik izango da.

Ibilbidea 12 kilometro baino gehiago eta 600 bat metro desnibelekoa, baina zailtasunik gabekoa, zenbait bidegurutzetan erne ibiliz gero.



Ibilbidea eta altimetria







Ondarra Fundazioko aurrietan kotxea aparkatuko dugu. Fundazio honen inguruko informazioa:

"Fundación creada el 15 de mayo de 1941 por Jesús Francisco Fuentes Soria y Juan Sagüés Apesteguía, herederos fiduciarios de D. Santiago Ondarra Goicoechea, con el objetivo de alcanzar fines benéfico-sociales.

Con este fin fue construido en el municipio de Biurrun-Olcoz, el edificio del que sería denominado "Sanatorio Ondarra". El edificio fue proyectado por Víctor Eusa. Se inauguró el 26 de julio de 1944.

Los pacientes que acogieron eran principalmente niños tuberculosos o pacientes con enfermedades infecciosas.

En 1958 se acordó destinar el edificio del sanatorio a colonias escolares para niños débiles, anémicos, convalecientes de enfermedades, etc., y carentes de recursos económicos.

A partir del verano de 1961, con la Caja de Ahorros de Navarra al frente, el proyecto pasó a denominarse Colonia Escolar "Fundación Ondarra".

En torno al año 1975 se firma convenio con Fundación "El Patriarca" y se destina al cuidado de toxicómanos.

A los pocos años el edificio fue abandonado y quedó en estado de ruina."

Bertatik abiatuko gara.




































Atea garaitu eta errepidetik metro gutxi batzuk jaitsi beharko ditugu, ezkerretik abiatzen den pistara pasatzeko.















Hirurehun bat metro aurrerago ezkerreko pistatik jarraituko dugu gure ibilbidea.







Bihurgune batetara iritsi eta eskuinetik igotzen segitu beharko dugu pista zabalagoenetik.











Zubiko bidetik gora jarraituz mendatetxo batetara iritsiko gara, bertan bidegurutze bat dugu. Ezkerreko pistatik hogei bat metro gora segi. Eskuinetik camino del puente segituz, Subiza herrira iritsiko bai ginen.


 Segituan ezkerretik pista estuago batetara igaroko gara.








Pista hau jarraituz ataka edo metalezko ate batetara iritsiko gara. Eskuinetik abiatzen den bidetik gora jarraitzerik dago, guk aldiz ataka gainditu eta segituan eskuinetik jarraitu dugu. Aurrerago bide berera aterako garelarik. Akaso ataka gainditu gabe eskuineko bidetik igotzea gomendagarriagoa da.















Gorago hesia gainditzeko atakatxo bat topatuko dugu. Hau garaitu eta aurreko bidearekin bat egingo dugu, ezkerretik igotzen jarraitzeko.











Aldapatxo baten bukaeran pista batekin bat egingo dugu. Igoera eskuinetik egingo dugu eta itzulera hesira iritsiko gara, bertatik jaitsiera egiteko eta ibilbide zirkularrari amaiera emateko.






















GEHIAGO IRAKURTZEKO:
https://mendikosterak.blogspot.com/2019/02/aitzkibel-eta-erreniaga-biurrunetik.html
Bihurgunean pistatik gora, eskuinetik jarraitu, ez hartu zuzen edo ezkerretara doan pista bertzela ez gara tontorrera iritsiko.
Bihurgunean eskuinetik gorat jarraitu
Aitzkibel mendiko tontorrean buzoi bat dago, haize-erroten artean.
Erreniegako mendizerraren bertze antena bat
Erreniega mendiko antena nagusia.
Aitzkibel mendiko haize erroten bukaeran, edo gure kasuan hasieran, topatuko dugun antena.
Metalezko atea gainditu beharko dugu pistatik jarraitzeko.
Langa edo metalezko ate bat topatuko dugu pistaren erdian. Guk zeharkatu dugu eta segituan eskuinetik hesiaren aldamenetik abiatu gara. Hala ere metalezko atea baino lehenago dagoen bidetik igotzerik dago.
Hesia gainditzeko ataka bat topatuko dugu. Bertan lotuko dugu igoerako bidea. Beraz igotako bidetik behera egitea bertzerik ez dugu izango.
Ondarra fundazioak bertan izandako sanotorioa eta ondoren kolonietan bilakatutakoaren atari nagusia zegoen bertan.
Erreniega mendian dagoen baseliza eta aterpetxoa.
Erreniegako mendizerrako tontor nagusia. Erpin geodesikoa eta buzoai du.
Errepidetik metro gutxi batzuk egin ondoren, ezkerretik gorat doan pistara pasa beharko dugu.
Bidegurutze honetan ezkerretik doan pista hartu, ez zuzen gorat doana.
Bidegurutze honetan ezkerretik gora segi. Eskuineko bidea Subizara eramango gaituelako.
Pista nagusia aurreko bidegurutzetik metro gutxi batzutara ezkerretik utzi behar dugu.
Pista batekin bat egin eta eskuinetik aldapan gora jarraitu. Itzultzean puntu honetara iritsiko gara ezkerretik.
Errepidera berriz atera eta ezkerretik segi
Errepidea bertatik abiatzen den pistatik utziko dugu. Metalezko atea garaitu eta honela laburbidea izango dugu
Erreniegako haize-errota parketik beherat, bostgarren haize errotara iritsi aurretik ezkerretik desbideratu beharra dugu, errepidea aldera.
Errepidea zeharkatu eta ezkerreko pista hartu.
Bidegurutzean ezkerretik segi, bertzelakoan Zarikiegi aldera joango gara.
Eskuinetik laburbidetxoa dugu pista nagusira iristeko. Frankoandiaren bidea da.
Frankoandiako pista nagusia bertan utziko dugu. Ezkerretik abiatzen den pista estuago batetara pasatuz.
Bihurgune honetan eskuinetik segi, bertzela Aitzkibeleko antenara igoko gara berriz ere.
Metalezko atea gainditu eta eskuinetik hesiaren aldamenetik igotzen segi. Aukera hobeagoa da atea baino lehenagoko bidetik igotzen jarraitzea.
Puntu honetan hesia gainditzeko eskailera batzuk topatuko dugu. Bertan bertze bidearekin bat egingo dugu eta ezkerretik igotzen jarraitu beharko dugu.
Ondarra fundazioak egoitza izandako lekuan, aparkalekuan izango dugu txango honen hasiera. Biurrun herritik errepidea zuzen jarraituz bertara iritsiko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta