• argazkia Aldabide
  • argazkia Aldabide
  • argazkia Andrandegieta baserria
  • argazkia Bidegurutze1
  • argazkia Bidegurutze1

Koordenatuak 827

Fecha de subida 24 de noviembre de 2014

Fecha de realización noviembre 2014

-
-
784 m
386 m
0
2,8
5,6
11,15 km

Bisitak 614, kokapena 30

Nondik gertu Zuloaga, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Kortaberria-Sta. Barbara-Aitzleor-Mariñamendi-Kortaberria.

Kortaberria, Segurako auzo izkutua da. Zegamara bidean Irubideko errotondatik ezkerrerantz, Aitzleor eta Mariñamendi mendien artean kokatzen da. Txango honek Andrandegieta baserriaren inguruan dauka hasiera, Kortaberria baserrietatik kilometro erdi bat gorago. Zabalgune gutxiko basa bideetatik ibiliko gera. Pinudiak dira nagusi paraje hauetan. Sta. Barbara baselizaren inguruko pagoak dira salbuespenetako bat. Orokorrean bide zabalak eta garbiak. Basotik zehar ere tramo bat edo bestea. Aitzleorreko tontorran zabalgune eder bat dago Aizkorri eta Aizkorpe baliarako ikuslekua bezela. Aitzleorreko beste isurialdera jetsiko gera, Urtsuaran errekakoa hain zuzen. Hegoalderantz jarraitzen du bidea Urtsuaran, Etxegarate, Aralar eta Altsasu alderuntz dauden panoramikak ikusiz. Mariñamendiko bidearen hasiera heiz puesto batzuetatik ondotik doa, garbia. Kaxkoaren azpia berriz zabalgunea da, botatako pinuen adarrez eta oteez josita dago, nahiko sastrakatsua. Kaxkoa pinu artean dago. Itzulerako bide berdinetik hasiko gera Aldabide arte (bidegurutzea eta heiz dorreak daude).
Etortzeko bidea utzi orduan eta ezkerretik beheruntz jarraitu behar da. Hurrengo gurutzebidean ezkerruntz segi pista nagusiago batera iritsi arte. Pista aldapatsu eta zabal honek Kortaberri auzoko errepidearen bukatzen den lekura eramango gaitu. Iturri eder bat dago eta aparkatzeko lekua, paraje horiek ezagutzeko abiapuntua ere izan daitekena.

Ibilbide erraza Aizkorpeko auzo honen inguruetan.
Andrandegieta
Arroyo
Unamendi
Aldabide
Andrandegieta
Andrantegietazar
Arroyo
Unamendi

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta