-
-
457 m
0 m
0
5,1
10
20,57 km

Ikusita 66 aldiz, jaitsita 6 aldiz

Nondik gertu: Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzotik abiatu eta lau bat ordutan egiten den bueltatxoa. Ez dago inolako seinalerik, baina guztia mendi bideak, baserri bideak eta asfaltozko bideetatik egina dago, beraz oso erraza da jarraitzeko.
Hasieran Zubialdetik, igoera gogorra izango dugu Indamendiko gurutzeraino. Bi tontor dauzka mendi honek: alde batetik hiru herriren mugan dagoen gurutzea eta berrehun bat metrotara "Vertice Geodésico" delako polanezko harria dagoena.
Indamendi apur bat ezkerrera eginda jaitsiko dugu, ondo markatutako bidetik (kontuz labainkadekin) eta bidea jarraituz laister Kurutzearen Ermitara helduko gara. Handik Narbazta baserriko bidera eta hortik aurrera errepideari jarraituz, Meagako gainean berehala izango gara; hemen Azkue Hotela ikusiko dugu.
Meagan aurrera joko dugu, errepide nagusia gurutzatuz (Zarauztik Zestoako Iraetara doan GI2633) eta Garateko gaina zeharkatuz Getariako herrira doan errepideari jarraituz, ggb 1 km. Errepideak eskubirako bira itxi bat egiten duen tokian, baserri bide bat hartuko dugu ezkerrera eta hemendik, lehen baserrira heltzean eskubira hartuz laister Azu eta Azuberri baserrietaraino helduko gara. Hemen asfaltoa utzita eskubitik porlanezko pista (Kartela "Garate") hartuko dugu eta laister Zumaiara doan GR121-ekin elkartuko gara. Marka zuri-gorriei jarraituz zumaiako herrira sartuko gara.
Guk zumaiako frontoian mokadutxo bat jan dugu eta bertatik abiatuta, Aya-Durex enpresaren ondotik pasa eta ibaiari jarraituz laister Kantera baserri ondora helduko gara. Hemendik San Lorente Ermitara doan bidexka aldapatsua igoko dugu.
San Lorente pasatuta, ezkerretik Agote auzora doan pista hartuko dugu, auzo honetan autoopista azpitik pasatzeko eta laister Ibañarrieta auzora igotzen den pista jarraitzeko.
Ibañarrietatik zailtasunik gabe Erretola gainera, Mugitza gainera eta maldan behera Aizarnazabalera ermango gaituen pista jarraituko dugu.
Aizarnazabaleko herritik bosti mintuan jaitsiz Zubialde Auzora helduko gara, gure txangoaren hasiera eta bukaera.
Bidegunea

Eskubira gora

Bidegunea

Zuzen gora gogorra

Bidegunea

Indamendi gurutzea

Bidegunea

Ezkerrera

Bidegunea

Ermita

Bidegunea

Errepidetik

Bidegunea

Meagako gaina

Bidegunea

Errepidea utzi

Bidegunea

Eskubira

Bidegunea

Eskubira Garate

Bidegunea

Eskubira GR121

Bidegunea

Ezkerrera sahiesbidea

Bidegunea

Zuloaga museoa

Bidegunea

Frontoia

Bidegunea

Asfaltoa bukatu

Bidegunea

Eskubira eta erdikoa

Bidegunea

Ezkerrera gora

Bidegunea

SanLorente

Bidegunea

Ezkerrera

Bidegunea

Ezkerretik autopista azpitik

Bidegunea

Ezkerrera pista gora

Bidegunea

Ibañarrietako ermita

Bidegunea

Eskubira2

Bidegunea

Aizarnazabal

Bidegunea

Ezkerrera Kontxetxe

2 iritzi

  • argazkia ihintz

    ihintz 22-nov-2020

    Zumaiatik hasita egin dut ibilbidea eta Indamenditik Aizarnazabalera inoiz jaitsi gabe nengoenez zure trackari esker primeran jaitsi dut. Eskerrik asko!

  • argazkia azamakola

    azamakola 22-nov-2020

    Pozten naiz lagundu izana! Eutsi Goiari!

Nahi izanez gero edo ibilbide hau