-
-
486 m
31 m
0
4,0
7,9
15,81 km

Bisitak 83, kokapena 3

Nondik gertu Aizarnazabal, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko herri gunetik irtenda, Azpeitiko gunera bidegorri eta mendi bide (PR eta GR) anitz lotuta eginiko txangoa.
Aizarnazbaletik jarraitzeko oso erraza den bidea jarraituko dugu (zapaldutako lurra, bizikletarekin eta oinez oso erosoa) eta laister Zestoako Iraeta auzoan egongo gara. Bertan, ibaiaren beste aldera pasatuta, ezkerrean irtetzen den bidegorriaren jarraipena hartuko dugu eta Zestoaraino joango gara, ibaiaren ondoan dagoen iturri dotorerarte.
Orain arte aldaparik gabe egon gara, baina hemen bidegorria utzi eta eskubitara aldapa gogorra duen asfaltozko bidea hartuko dugu, gerora porlanezkoa izango dena eta errukirik gabeko aldaparekin Ondarbaso baserriraino eramango gaituena (iturritik gutxi gora-behera 3'5 km). Bertan bukatuko da porlana eta apur bat gorago jarraituta atsedena hartzeko oso toki egokian jarrita dagoen jarleku bat aurkituko dugu (niri behintzat asko lagundu dit).
Hor oraindik apur bat gorago joko dugu, mendi pista batetik, 200 bat metrora bidegurutze bat aurkitu arte; eskubitik Erlo-Xoxote-Kakuta Izarraitz-ko mendi tontorretara garamatza eta ezkerretik, "Izarraitz-ko Bira" jarraituz, Azpeitira (edo Azkoitira). Nik ezkerrera hartu dut.
Hortik aurrera gora-behera batzuek dituen bidea hartuko dugu, batzutan mendiko pistak (botatako pinuak ateratzeko eginikoak) eta bestetan bidezidorrak jarraituz, beti PR eta GR markak agerian ditugula, oso ondo markatuta bai dago bide guztia.
Tontortxo batera heltzean Azpeitia gure oinetan ikusiko dugu eta bertatik behera egitea baino ez da gelditzen. Ni zuzenean jaitsi naiz, baina badago aukera jaitsiera erdian apur bat altuera irabazi eta beste bide batetik jaistea edo Azkoitia aldera joatea, dena ondo markatuta seinale bertikalen bidez.
Nik hartu dudan jaitsiera, nahiz eta ondo markatuta egon ere, ez da egon ondo zainduta eta etxeko animaliek lurra guztia "matxakatu" dute eta zazia ere sartzen hasita dago. Lehengo batean goitik joan nintzen eta garbiago zegoelakotan nago.
Arazorik gabe, Azpeitiko hilerriaren ondoan ezkerrera jarraituz herrira jaitsi gaitezke ala, nik egin dudan bezala, apur bat luzatu eskubitara gora eginaz eta beste leku batetik jaitsi.
Txango polita, ondo markatutakoa eta inolako zailtasunik gabekoa, goiz buelta polita egiteko modukoa.
Waypoint

Irteera

Waypoint

Amilibia-Eskubira

Waypoint

Iraetako Zubia

Waypoint

Iraeta-Bidegorria

Waypoint

Zestoa-Iturria

Waypoint

Ondarbaso

Waypoint

Jarlekua-Deskantso

Waypoint

Izarraitz Bira-Ezkerrera

Waypoint

Bidegurutzea

Waypoint

PR-GI41 PR-GI138 Bidegurutzea

Waypoint

Asfaltoa

Waypoint

Hilerria-Eskubitara

Waypoint

Ezkerrera-Behera

Waypoint

Anbulategiko Zubia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau