• argazkia Aizkolegi
  • argazkia Aizkolegi
  • argazkia Aizkolegi
  • argazkia Aizkolegi
  • argazkia Aizkolegi
  • argazkia Aizkolegi

Koordenatuak 1266

Fecha de subida 30 de diciembre de 2016

Fecha de realización diciembre 2016

-
-
836 m
-65 m
0
5,5
11
21,83 km

Bisitak 1023, kokapena 5

Nondik gertu Oronoz, Navarra (España)

Bertizko jaurerrian hasi eta bukatzen den ibilbide zirkularra.

Guztiz balizatua dago. Hauek dira jarraitutako bideak eta markak:

AIZKOLEGI (bide berdea)
Bertizko parkea - Aizkolegiko kaskoa (830m), Bertizko lekurik gorena da. Kasko honetatik, Bertiz osoa eta inguruko ibarrak arras ongi ikusten dira. Azken jabeek udako jauregia eraikiarazi zuten, baina hondatua dago.
Luzera: 11km gutxi gorabehera Parke barrenero oihan pista nagusian barna. Kilometroak adierazten dituzten mugarriak bide bazterrean daude, eskuinaldean.Desnibela: 680 m.

AIZKOLEGI-PLAZAZELAI (bidexka horia)
Bide honi “lastoaren bidea” erraten zaio. Izan ere, Ziga senar-emazteek Aizkolegiko pista egin ondoren, baimena ematen zuten lastoz beteriko orgak baserri mugakideetarino eramateko, Baztango Orabidea auzora joateko bideak oso txarrak baitziren.
Luzera: 2,5km gutxi pistan eta oihan bidean barna. Malda gogorra eta luzea da.Desnibela: 290 m.

PLAZAZELAI (bidexka morea)
Plazazelaiko ataka (540m) - Bertizko parkea. Plazazelai Bertizko Jaurerria eta Baztan arteko muga da.Luzera: 8 km oihan pistetan barna. Desnibela: 390 m. (Plazazelaiko ataka-aparkalekua).Hauxe da txirrindulariendako baimendurik dagoen ibilbide bakarra.

Iturria: Bertizko jaurerria Natur parkea
---------------------------------------------------------------------------
Bertizko jaurerria Nafarroa Garaiko iparraldean dagoen lur eremu bat da, antzina jaurerri izana, eta gaur egun natura parkea dena. Bertiztar familia noblearen jabetza izan zen Erdi Arotik (gutxienez XIV. mendetik) XIX. mende arte. Izan ere, 1898an Pedro Ziga Maio eta Dorotea Fernandez iruindar senar-emazteek erosi zuten, eta hainbat berriztatze eta egokitze lan egin zituzten, garai hartako Art Nouveau estilokoari jarraituz. Azkenik, 1949an, lekua Nafarroako Foru Aldundiaren esku utzi zuen hiltzean bikoteak, eta 1984an erakunde publikoek natura parke izendatu zuten.
Natura parkearen barruan lorategi botanikoa dago.

Ezaugarriak:

2.040 hektarea ditu parkeak, eta Bertizaranako udalerriaren zati handi bat hartzen du. Bertako zuhaitzek oihan zabalak osatzen dituzte, eta pagoak dira nagusi, haritz eta haltzekin batera. Animaliei dagokienez, orkatz, basurde eta orein ugari bizi dira ingurune hartan.

Iturria: Wikipedia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta